Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Militar errusiarrak Ukrainan egindako sarraskiei buruz hizketan entzuten diren grabazioak lortu ditu Alemaniak

Alemaniako Inteligentzia Zerbitzuak lortutako grabazioak Parlamentuaren esku daude jada. Butxan 300 pertsona baino gehiago hil zituzten.
Hilotz bat lurrean botata, Ukrainako Butxa hirian. Artxiboko argazkia: EFE
Hilotz bat lurrean botata, Ukrainako Butxa hirian. Artxiboko argazkia: EFE

Militar errusiarrak Ukrainako Butxa hirian egindako sarraskiari buruz irrati bidez hizketan antzeman zituen Alemaniako Inteligentzia Zerbitzuak, eta herrialde horretako Parlamentuaren esku utzi ditu grabazioak, Der Spiegel aldizkariak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Butxan ez ezik, Errusiako Armadak Ukrainako beste zonalde batzuetan ere zibilak hil dituela erakutsiko lukete grabazio horiek.  

Butxan 300 pertsona baino gehiago hil zituzten. Kievetik 37 kilometrora dagoen hiri hori hilabetez egon zen okupatuta.

Ukrainako Gobernuak sarritan salatu du Errusia gerra-krimenak egiten ari dela. Kremlinetik, berriz, behin eta berriro ukatu dute Butxan zibilak hil izana eta akusazio horren helburua Errusiaren aurkako zigorrak justifikatzea dela adierazi dute.   

Alemaniako Gobernuak oraingoz ez du adierazpenik egin Der Spiegel aldizkariak argitara ateratako informazioa harira.

Iragarkia
Ukrainako polizia. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Iragarkia
Maria. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Iragarkia
Butxa. Argazkia: EFE.
18:00 - 20:00
Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X