Garaipena
Ukrainako gerrak, urtetako nazioarteko orekak egun gutxitan suntsitu ditu. Orain dela bi hilabetera arte iraunkorra eta sendoa zirudiena, ahul eta hauskor azaldu zaigu tankeak kuarteletatik atera ondoren. Eta, gerran bertan, aldaketak egunetik egunera gertatzen ari dira. Errusiak Ukrainako muga zeharkatu zuenean, Kremlinak, gobernu gehienek eta Ukrainak berak pentsatu zuten eragindako iskanbila egun gutxiko kontua izango zela, errusiarrek azkar menderatuko zutela armada ukrainarra eta ezarriko zituen baldintzei buruz, Errusiari onartu beharko zitzaionari buruzko aurreikuspenak egiten hasi ziren adituak eta diplomatikoak.
Baina gehienok oker genbiltzan. Errusiarrek, itxuraz euren indarrez eta armategiaz fidatuta, ez zuten behar bezala prestatu erasoaldia; Ukrainarrek aldiz beraien baliabideak eta kanpotik jasotako informazioa ondo erabilita, aurre egin zioten lehen erasoari eta Putinen jeneralek estrategia aldatu behar izan zuten.
Lehen egun horietan, Estatu Batuek Volodimir Zelenski presidenteari ihes egiteko baliabideak eskaini zizkioten. Ukrainak, berriz, Istanbulen izandako negoziazioetan, ontzat eman zuen hasieratik ezinbestekoa zirudiena, Krimea errusiarra dela eta Donbassen estatusa eta etorkizuna negozia zitezkeela. Baina egunak pasa ahala, hasierako usteak erdi ustel azaldu zaizkigu. Errusiak, bere indar handiari esker aurrera egin arren, eragozpen nabarmenak ditu kanpaina hasieran jarritako helburuak lortzeko. Nazioarteko zigorrek eta, batez ere, Ukrainak jasotako armek, nekeza bihurtu dute soldadu errusiarren aurrera egiteko ahalegina.
Hori ikusita, Ukrainan bertan, baina batez ere nazioartean, gerraren garapenari buruzko iritzia aldatuz joan da. Hasieran errusiarren garaipen ukaezina zena, ondoren berdindutako lehia iruditu zaigu eta azken aste hauetan, gero eta gehiago dira ukrainarren garaipena posible dela diotenak. Estatu Batuak eta Erresuma Batuko goi-agintariak dira hori behin eta berriz azpimarratu dutenak, "garaipena posible da eta Errusia ahuldu beharra dago horrelako erasoak berriro egin ez ditzan".
Gerra honetan, borroka lekuetan gertatzen ari denari buruz datu gutxi eta nahasiak iristen zaizkigu. Alde bakoitzak informazio oso ezberdinak, kontrajarriak ematen dizkigute. Informazio okerrak eta propaganda, gerra tresna bihurtu dira. Zaila zaigu beraz, gertatzen ari denaz eta etor litekeenaz irudi zuzen samarrak egitea. Ez dakigu Vladimir Putinek buruan zer duen, noraino iritsi daiteken, zer egiteko prest dagoen garaipena arriskuan somatuko balu. Baina garbi dago baten batzuk arinkeriaz jokatzen ari direla. Munduko armategi nuklear handiena duen herrialdea, ezin dugu zokoratu irteerarik gabe utzi arte, besteok arrazoi guztia dugula sinistu arren. Lehen ere garaipenari lehentasuna eman zion Mendebaldeak, Errusiak umiliaziotzat sentitu zuen jokaerari eutsiz: Eta berriro egoera horretan jarriko bagenu, Putinek mutikotan gertatutakoa gogoratuko digu beste behin ere: arratoiari, inguratu eta ihesbiderik gabe uzten baduzu, irteera bakarra ematen diozu, eraso egin, eta etsai beldurgarria bihur liteke bizia jokoan duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.