Mariupoletik zibilak ebakuatzeko saiakerak jarraitzen du
Ukrainako Gobernuak Mariupoletik atera nahi duten pertsonak jasotzeko lau gune ezarri ditu asteazken honetarako, Azov itsasoaren ertzeko hiri horretan geratzen diren ehunka pertsonak ebakuatzen saiatzeko.
Iryna Vereshchuk Ukrainako lehen ministrordeak Telegram sarean iragarri du zibilak jasotzeko gune horiek ezarriko dituztela, eta ohartarazi du ebakuazioak egingo direla "egoerak ahalbidetzen badu".
Ministroak "Mariupoleko operazio humanitario" deitu duen operazio honen helburua da zibilak Mariupoletik ukrainarren kontrolpean dagoen Zaporiyia ingurura eramatea, Mariupoletik iparraldera.
Ukrainako agintariek diotenez, 10.000 biztanle baino gehiago daude oraindik hiriko hondakinen artean, urik, elektrizitaterik eta oinarrizko produkturik gabe, eta Moskuk zonalde horretara laguntza humanitarioa eraman nahi duten taldeei bidea oztopatzen diela salatu dute.
Operazio humanitarioak Azovstaleko altzairutegiko zibilak ebakuatzen jarri zituen indarrak asteartean, duela aste batzuk Errusiako soldaduek setiatu ostean harrapatuta zeuden zibilak, hain zuzen; 101 pertsona atera ahal izan zituzten lantegitik.
Hori izan zen Ukraina eta Errusiako gobernuen akordioarekin, NBEren laguntzarekin eta Gurutze Gorriaren laguntzarekin abian jarritako garrantzi handiko lehen erreskate-operazioa. Guztira 137 pertsona atera ziren Mariupol ingurutik, eta suntsipenaren kontakizun beldurgarriak iritsi ziren bertatik.
Erasoa hasi aurretik ia milioi erdi biztanle zituen hiria, ia guztiz suntsitu dute errusiarren erasoek. Mariupolen erabateko kontrola dutela dio Errusiak, Azovstal lantegi siderurgikoa izan ezik.
Han setioari eusten dio Errusiak eta azken orduetan jakitera eman duenez, altzairutegiaren eremuan dauden Ukrainako indarrak "modu seguruan blokeatu" dituztela ziurtatu du, eremutik alde egin ez dezaten.
Sergei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak azaldu duenez, "zibilak askatzeko eta armak uzteko" proposamenak egin dizkiete militar ukrainarrei "zibilen bizitzak salbatu eta haiei tratu duina ematearen truke" baina haiek "entzungor" egin dietela salatu dute, Errusiako komunikabideek jakinarazi dutenez. NATOko, Europar Batasuneko eta Ameriketako Estatu Batuetako aliatuei "Ukrainara armak bidaltzen jarraitzea" leporatu die, gainera, Vladimir Putin Errusiako presidenteak asteazkenean egin zuen bezala.
Ukrainako erasoa Donetsken
Donetskeko Herri Errepublikako agintariek asteazken honetan salatu dutenez, Ukrainako Armadak Makeyevkako (ekialdea) erregai-biltegi baten aurka egindako erasoan pertsona bat hil da.
TASS albiste-agentzia errusiarrak jasotako informazioaren arabera, artilleriarekin egindako erasoan bi lagun zauritu dira, eta zonaldean lau erregai-tanke erre dira, Kievek ez du, ordea, horri buruzko adierazpenik egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.