Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putinentzat, hobe gerra txar bat bake txar bat baino

Berlingo Zientzia eta Segurtasunerako Fundazioaren arabera, Errusiako Armada Ukrainatik erretiratzea ez da aintzat hartu beharreko aukera bat Putinentzat.

Indar ukrainarrek Errusiako indar erasotzaileei 40 kilometro atzera pausoa egitera behartu zieten duela egun batzuk Kharkiv inguruan, Ukrainako ipar-ekialdean. Errusiak bere aldetik   ez du ia aurrerapenik lortu, Itsas Beltzeko kostaldeko eremu estu batean baino, Mariupoleko altzairutegiaren aurkako erasoek jarraitzen duten bitartean.

Blokeo honen aurrean, Claudia Majorrek, Berlingo Zientzia eta Segurtasunerako adituak ohartarazi duenez, Errusiak aurkitutako eragozpenek ez dituzte ukrainarrak gehiegizko  baikortasun batera bultzatu; "Errusiaren eraso bat gaitzestea, lurralde handi bat berreskuratzea baino errazagoa da. Azken honek eskatzen duen lana askoz handiagoa baita", eta zera gaineratu du: " Hori horrela izango da, Ukrainak, agindu zaizkion armak, bi aste hauetan hartzen ez dituen bitartean".

Errusiako armada, uste dena baino, agian egoera okerrago batean dago, baina, alde egitea ez da kontutan hartu beharreko aukera Putinentzat, aditu honen ustez.: "Ez dakigu argi  Errusiako armadan gertatzen dena. Baina maiatzaren 9an, nazien aukako garaipen historikoaren egunean Putinek zerbait ospatu behar du. Edo Mariupoleko altzairutegiaren menderatzea, edo errublo txanpona ezartzea bere kontrolpean dituen Ukraina ekialdeko lurraldeetan. Horrek esan nahiko luke, Errusia bertan geratzeko sartu dela. Edonola ere, erasoek  jarraituko dute",  uste du segurtasunean adituak.

Horren arrazoia, Majorren arabera, Errusia eta Ukrainako barne egoerak dira: "Une honetan, alde biek uste dute hobe joango zaiela, geratu ordez,  gerrarekin jarraitzen badute", gainera azpimarratzen duenez: "Ukrainak bizirik irauteko borrokatzen du. Eta beraz, gerra honek luzaroan iraungo du. Hori horrela da, lurralde bati eraso egin eta menderatzea baino,  errazagoa delako lurralde bat defendatzea."

Majorren ustez: " Putinek gerra amaitutzat ematen badu, hori etxean garaipen  moduan saldu behar du. Une honetan uste du, gehiago irabazi dezakeela gerrarekin jarraitzen badu. Ukrainarrek, beren aldetik, galdutako lurraldeak berreskuratzen gehiago ahalegindu behar dira. Horretarako borondatea eta hartzen duten nazioarteko laguntza, beharrezkoa dute".

Claudia Majorren ondorioa hauxe da: "Errusiarentzat hobe da gerra txar bat egitea, bake txar bat izan baino".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X