Azovstal eskuratzearekin Errusiaren esku geratu da Mariupol, eta hura defendatzeari uko egin dio Ukrainak
Amaitu da Mariupoleko borroka. Ukrainak "amaitutzat jo" du Azovstaleko altzairutegiaren defentsa eta, horrekin batera, Mariupol hiri osoarena, herrialdearen hego-ekialdean.
Kapitulua ixteko, bestelako hitzak erabili ditu Errusiak. Horrentzat "amore eman dute" altzairutegian bi hilabete baino gehiago eman dituzten 264 militar ukrainarrek. Kremlinek gerrako presotzat jotzen ditu soldadu horiek; hala ere, ziurtatu du "nazioarteko legeekin bat datorren" tratua jasoko dutela, hala adierazi du Dmitri Peskov Errusiako Presidentetzako bozeramaileak.
83 egun igaro dira Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenetik, eta aldi horretan Azovstal erresistentzia ukrainarraren sinbolo bihurtu da.
Ukrainako Armadako Estatu Nagusiak astearte honetan esan duenez, Azovstaleko altzairutegian Errusiako indar militarrei aurre egin dieten soldaduek "euren misioa bete dute", 200 militar baino gehiago inguru ebakuatzea lortu ondoren. Lantegiaren barruan jendea ote dagoen zalantza dago, Ukraina baiezkoan dago.
Azovstalen gotortuta dauden borrokalarien "bizitzak salbatzeko" lanak jarraituko duela adierazi du gaur Ukrainak, eta "gerrako preso errusiarrekin trukatzeko" itxaropena agertu du.
Viatxeslav Volodin Parlamentuko presidenteak, baina, esan du ezin direla trukatu. Izan ere, bere esanetan, "kriminal naziak", Azov batailoi nazionalistako kideei erreferentzia eginez, "gerrako kriminalak dira eta dena egin behar dugu Justiziaren aurrean erantzun dezaten".
Leonid Slutski diputatu ultranazionalista errusiarra haratago joan da, eta Azoveko borrokalariek -ultranazionalistak haiek ere- heriotza-zigorra merezi dutela uste du eta "Errusiak heriotza zigorraren aplikazioan duen luzamenduan salbuespena" egin beharko lukeela haiekin. Errusiak 1996an jarri zuen indarrean luzamendu hori, Europako Kontseiluan sartzearekin bat.
Negoziaziorik ez
Errusiako Gobernuak onartu duenez, gaur egun ez dago Ukrainako agintariekin gerra-tentsioak murrizteko inolako negoziaziorik, Moskuren arabera, Kievek ez baitu ia emaitza praktikorik eman ez duen elkarrizketarako konpromisorik erakutsi.
Andrei Rudenko Errusiako Atzerri ministrordeak baieztatu duenez, "elkarrizketek ez dute jarraitzen". "Are gehiago, Ukraina atera egin da prozesutik", esan du TASS albiste-agentziak bildutako foro batean.
Moskuk Kievi leporatu dio bere proposamenei ez erantzutea, eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak berak Sauli Niinisto Finlandiako presidentearekin berriki izandako elkarrizketa batean hari adierazi zionez, Ukrainako agintariek "ez dute inolako interesik" bakea lortzeko.
Gaitzespenak elkarrekikoak dira, Ukrainako Gobernuak ere Errusiakoaren aurka antzeko adierazpenak egin baititu. Izan ere, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak behin baino gehiagotan proposatu du Putinekin aurrez aurre egotea, hark ez du, ordea, biezkorik eman.
Bi aldeen arteko negoziazioak duela hilabete eta erdi gelditu ziren, Mariupoleko borrokak gogortu eta Buchako irudiak argitara atera zirenean.
Bi herrialdeetako ordezkarien arteko aurrez aurreko elkarrizketen azken txanda Istanbulen izan zen, martxoaren 29an.
Bilera horren ondoren, aldeek aurrerapen txikiak iragarri zituzten, baina ondorengo asteetan nabarmendu zuten bien ikuspuntuak ez ziren oraindik bateragarriak. Hartu-emanek bideokonferentzia formatuan jarraitu zuten.
Maiatzaren 9an, Valdímir Medinski Errusiako negoziazio-buruak ziurtatu zuen negoziazioek bere horretan jarraitzen zutela, eta "ez zirela gelditu". Gaur kontrakoa da albiste.
Erasoak Txernihiv-en eta Lviv-en
Bien bitartean, jarduera militarrek ez dute etenik, azken orduetan Errusiarenak izan dira eraso gehienak eta Ukrainarenak kontraerasoak. Gutxienez 8 pertsona hil eta beste 12 zauritu dira astearte goizaldean Errusiako Armadak Txernihiv eskualdean, Ukraina iparraldean eta Kievetik gertu, misilekin egindako aire-eraso baten ondorioz.
Sumy eskualdean ere, herrialdearen ipar-ekialdean, errusiarrek Errusiarekin muga egiten duten hainbat herriren aurkako erasoak egin dituzte gaur, Ukrainako "iparraldeko" Komando Operatiboak Facebooken argitaratu duenez.
Errusiako Indar Armatuek "Kalibr" gurutzadura luzeko misilak erabilita AEBk eta Europar Batasunak Ukrainara bidalitako armamentua eta gerra-ekipamendua suntsitu dute, Errusiako Defentsa Ministerioak gaur jakinarazi duenez. Igor Konashenkov Defentsako bozeramailearen arabera, Donbassera bidaltzeko prestatutako armak ziren.
Mendebaldearen balizko armamentu-etorrera geldiarazteko ahaleginean, Errusiako Armadak Merefako tren-geltokiko azpiestazio elektriko bat suntsitu du, Kharkov eskualdean, eta, ondorioz, eragotzi egin du norabide horretako tren elektrikoen funtzionamendua; erasoek, dena den, ez dute biktimarik eragin.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.