Errusiak Espainiako enbaxadako 27 diplomazialari kanporatu ditu
Errusiako Gobernuak Espainiak Moskun duen enbaxadako eta San Petersburgoko Kontsulatu Nagusiko 27 diplomazialari kanporatzeko agindua eman du asteazken honetan, Espainiak apirilaren 5ean hartutako neurriari erantzun asmoz, Errusiako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez.
Espainiako Gobernuak 25 diplomazialari errusiar herrialdetik irtenarazi eta gero, Errusiako agintariek ohartarazi zuten erantzun bat izango zuela ekintza horrek, eta hala izan da.
Marcos Gomez Espainiak Moskun duen enbaxadorea Errusiako Atzerri Ministerioan izan da goizean, eta bertan eman diote Errusiako Gobernuak hartutako azken neurriaren berri.
Sergei Lavrovek zuzentzen duen departamentuak zazpi egun eman dizkie neurriak eragiten dien diplomazialariei Errusiatik alde egiteko.