Sinadura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztailean iritsiko dira Ukrainara Alemaniako lehen tankeak

Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, eztabaida bizia egon da Alemanian, armak bidaltzearen aldekoen eta kontrakoen artean.

Olaf Scholz kantzilerrak, zalantza askoren ondoren, azkenean uztailean bidaliko ditu Ukrainara Alemaniako lehen Leopard tankeak. Ondorengo egunetan hasiko dira Alemanian tankeen erabilpenerako prestakuntza ikastaroak. Tanke hauek gehien bat aire defentsarako daude prestatuta. Beraiekin batera, 60.000 jaurtigai ere bidaliko dira.

Ukrainako gerra hasi zenetik Alemanian eztabaida bizia egon da, armak bidaliz Ukraina languntzearen aldekoen eta gatazka larriagotzeko arriskua ikusten duten bakezaleen artean. Scholz kantzilerrak berak ere hasieran armak bidaltzeko errezelo handia zeukala eta, kritika ugari jasan zituen barruan eta atzerrian. Presio horren eraginez, buruzagi alemaniarrak, azkenean, jarrera aldatu zuen, eta armekin Ukrainari laguntzea erabaki. Orain, urrats hori defendatu du Parlamentuan, bakearen aldeko ekarpen moduan.

Kantzilerrak dionez, "erabakia erasoa jasan duen herrialdeari defendatzen laguntzeko da" eta gaineratu duenez, "horrek ez du esan nahi gatazka larriagotzen dela". Scholzen arabera, "Putinek derrigorrezko bakea ezarri nahi dio Ukrainari. Beraz, Errusiak ezin du gerra hau irabazi".

Ekain amaieran, Europar Batasuneko buruzagiek goibilera egingo dute Bavarian. Bertan Ukrainako gerra eta Europako segurtasuna izango dira gai nagusiak eztabaida mahaian.

Friedrich Merz, CDUko oposizio buruak Ukrainara arma gehiago bidaltzeko eskatu dio Gobernuari, orain arte bidaltzeko aurreikusten dena gutxiegi baita haren iritziz.

Bere aldetik, gobernu koalizioan dauden Berdeek Putinek aurka zigor gogorragoak eskatu dituzte.

Die Linke, ezkerreko oposizioak eta eskuin muturreko AfDek Gobernuari leporatu dioten Putinekin elkarrizketatzeko borondateriak ez izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X