Lehen ministro britainiarra, agintaldiko egoera okerrenean
Boris Johnson lehen ministro britainiarraren babes politikoa azkar ahulduz doa. Azken eskandaluaren ondoren, argitaratutako inkesta baten arabera, 2019ko hauteskundeetan alderdi kontserbadoreari botoa eman ziotenen artean, % 54k Boris Johnson kargutik joan dadila nahi dute. Eskandalua sortu zen lehen ministroak Chris Pincher Parlamentuko talde kontserbadoreko bigarren arduradun izendatzeagatik, jaramonik egin gabe ohartarazi ziotenei izendatutakoak sexu joera ez egokiak egin zituela.
Hori dela eta, boto-emaile kontserbadoreen artean, lehen aldiz gehienak dira Boris Johnsonen dimisioa nahi dutenak.
Boris Johnsonek bere akatsa aitortu eta gero, bere Gobernuko dozena bat ministrok eta goi mailako karguk dimititu egin dute, Lehen ministroa egoera oso zailean jarriz, nahiz eta Johnsonek karguari indar guztiekin heltzen dion. 2016ko Brexitaren erreferendumetik hona Britainia Handiko politika dominatu duen gizona boterea eta autoritatea oso azkar galtzen ari da.
Britainia Handiko politikan, sarritan esaten denez, aurkari politikoak Parlamentuko aurrez aurreko jarlekuetan jartzen dira, ostera benetako etsaiak ondoko jarlekuetan, edo atzeko jarlekuetan jartzen dira, norberaren alderdikoak izaten dira. Hori da Boris Johnsoni gertatzen ari zaiona; azken konfidantza mozioan bere aldeko botua eman zutenak ere bere dimisioa ari dira eskatzen.
Duela hilabete izan zen konfidantza mozioan Boris Johnsonek irabazi eta gero, nahiz eta Alderdi Kontserbadoreko kideen % 41 kontra egon, teorikoki ezin da mozio gehiagorik aurkeztu, urte bete igaro arte, baina "1922 Batzordeak" gauzak aldatu ditzake eta gehiengo sinple batekin arauak aldatu, eta Boris Johnsonen aurka beste konfidantza mozio bat aurkeztea posible egin.
Datorren astean diputatu kontserbadoreek batzorde honetarako kide berriak hautatuko dituzte, eta hauek arauak aldatzen badituzte, beste konfidantza mozioa gauzatzen bada, begirale gehienen arabaera, Boris Johnsonek oraingoan galdu egingo du. Hori horrela bada, Boris Johnson udako parlamentarien oporrak baino lehen kargutik kanpo egon daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.