Sri Lanka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sri Lankako lehen ministroak dimisioa eman du, herrialdeko presidentearen aurkako protesta handiak daudela

Ranil Wickremesinghe lehen ministroak, halaber, batasun nazionaleko Gobernua osatzea ere eskaini du. Oposizioko alderdiek haren eta Gotabaya Rajapaksa presidentearen dimisioak galdegin dituzte, Sri Lanka pairatzen ari den krisi ekonomikoan izandako kudeaketa txarragatik.
Kolonbo hiriburuan, protesta handiak ari dira egiten
Kolonbo hiriburuan, protesta handiak ari dira egiten. Argazkia: EFE.

Ranil Wickremesinghe Sri Lankako lehen ministroak bere dimisioa eta batasun nazionaleko Gobernua osatzea eman ditu larunbat honetan, kaleetan Gotabaya Rajapaksa herrialdeko presidentearen aurkako protesta handiak daudela; izan ere, milaka pertsona sartu dira bi agintarien bizileku ofizialetan.

Lehen ministroaren Bulegoak, ohar baten bidez, jakitera eman du Wickremesinghe "prest" dagoela oposizioko alderdien gomendioa aintzat hartzeko, alegia, dimisioa emateko. Parlamentuko presidenteak deitutako bilera batean, oposizioko alderdiek lehen ministroaren eta presidentearen dimisioak galdegin dituzte, kontuan izanik kudeaketa txarra egin dutela biek, alderdi horien iritziz, Sri Lanka pairatzen ari den krisi ekonomikoan.

Alderdi politiko guztien ordezkaritza izango lukeen Gobernua osatzeak egingo luke herrialdean kaosa ez zabaltzea. Une honetan, Sri Lanka saiatzen ari da lortzen Nazioarteko Diru Funtsaren mailegu bat, bai eta erregairik eta elikagairik ezari aurre egiten ere.

"Aste honetan hasi behar gara uharte osoan erregaia banatzen; Elikagaien Mundu Programaren zuzendariak aste honetan bisitatuko du herrialdea, eta Nazioarteko Diru Funtsarentzat egin beharreko txostena, zorraren jasangarritasunaren gainekoa, laster amaituko da", zehaztu du ministerio Bulegoak.

Sri Lankako Kongresu Musulmanaren Alderdiko parlamentari eta kide Rauff Hakeem bileran izan da, eta nabarmendu egin du, Twitter bidez, alderdi politikoen eskaera "erabatekoa" dela: "Parlamentuko presidenteak erabaki du presidenteari eta lehen ministroari idaztea, dimisioa eman dezaten, erabateko eskaria baita", esan du Hakeemek.

Protesta handiak

Horrez gain, milaka manifestari sartu dira larunbat honetan presidenteak Kolonbo hiriburuan duen bizileku ofizialean, bai eta lehen ministroaren bizileku ofizialean ere (Temple Treesen). Presidentearen Idazkaritzaren eraikinean ere sartu dira. Segurtasun indarrek eskatuta, Rajapaksa ez zegoen bertan; agenteek ezin izan dizkiote manifestariei geldiarazi, gas negar-eragileak erabili badituzte ere, Ada Derana Sri lankako egunkariak zabaldu duenez.

Kolonboko Ospitale Nazionaleko bozeramaile baten esanetan, gutxienez hamabi lagun zauritu dira.

Herrialdea bere historiako krisi ekonomikorik larrienetako batean dabil, 1948an independentzia eskuratu zuenetik; izan ere, nazioarteko erreserbetako dibisak gutxitu dira, eta zorpetze handiari egin behar dio aurre.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X