Prezioa
Europako Mendebaldeko ongizatearen gizarte honetan, urtetan ohitu gara mota guztietako iritziak adierazi eta jarrerak azaltzera, esandako horrek apenas ondoriorik izan gabe gure egunerokotasunean, batik bat gertakizuna edo azterketa-gunea etxetik urruti samar egonez gero. Edozer gauza esan, edozein jarrera azaldu arren, ez zuen ordainketarik eskatzen; ez zekarren kalterik.
Ukrainako gerrak, ezkutuan zeuden kontu asko azaleratu ditu: besteak beste, errealitate horren gezurra erakutsi digu, ideologiak, beharrak edo indarrak eragindako portaera orok ondorioak dituelako, edo izan beharko lituzkeelako.
Munduko edozein lekutako gatazka edo gerrari buruz muturreko iritzia eman genezake, baita borrokan ari diren batzuen edo besteen jokaera gaitzetsi edo gure aholku bikaina eman ere. Gure buruarentzako inolaz ere onartuko ez genituzkeen errejimenen zilegitasuna aldarrikatzen dugu, hasierako helburuak onak zirelako edo aurretik zegoena okerragoa omen zelako. Iritzi aurrerakoienak botatzen ditugu, horrek guri ezer ez digula eskatuko jakinda; inongo konpromisurik ez dugula badakigulako.
Eguraldiaren astinduek, klima aldaketan, bederen, egindakoak ondorioak dituela agerian utzi digute. Politikoek eta herritarrok konponbidearen eragile behar zuen iritzia plazaratu ondoren, juxtu kontrakoa egin dugu eguna joan eta eguna etorri.
Etorkinen eta errefuxiatuen auzian beste horrenbeste .Konpromisoak eskatzen dizkiegu gobernuei, datozen guztiak har ditzaten, baina guk ezer jarri gabe, gure bizimoduan aldaketa txikiena izan gabe.
Ukrainako inbasioak izan dituen ondorioek uste eta aurreiritzi ugari deuseztatu dituzte, eta gure iritziek eta erabakiek prezioa dutela, ordainketa eskatzen dutela azaldu. Edozein gerran, modu eraginkorrean parte hartzeko prest bagaude, injustizia iruditzen zaiguna salatu eta galarazi nahi badugu, zerbait galtzeko prest egon behar dugu.
Etorkinak eta errefuxiatuak hartu eta babestu nahi baditugu, euren jaioterrietan garapena sortu nahi badugu eta bizimodu hobea eskaini nahi badiegu, zerbait eman beharko dugu. Eta ez da nahikoa izango gobernuz kanpoko erakunde bati hilero 20 eta 40 euroko ekarpena egitea; gure ongizate oparoa edo urria murriztu beharko dugu nahita nahiez.
Ukrainak, eguraldiak, etorkinen irudiek, gaixotasunek eta puztutako sabela erakusten diguten ume argalek zerbait eskatzen digute. Benetan kostatuko zaigun zerbait galtzeko prest egon beharko genuke gure hitzezko konpromisuek emaitzak izan ditzaten; nonbaiten eraginkorrak izan daitezen.
Zer soldata-zati galtzeko prest gaude beste batzuren bizimodua hobetu dadin? Etxean edo auzoan zenbat etorkin hartu eta babesteko prest gaude? Gure bizia arriskuan jartzeko prest al gaude gerra anker eta zentzugabeari amaiera emateko?
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.