Hainbat hildako eta zauritu Stockholmen, autobus batek harrapatuta
Oraingoz ez dago argi gertaera zerk eragin duen. Ingurua itxi dute, eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira.
Autobus batek hainbat pertsona harrapatu ditu ostiral honetan Stockholmen (Suedia), geltoki batean. Poliziak jakinarazi duenez, hainbat hildako eta zauritu eragin ditu.
Oraingoz ez dago argi gertaera zerk eragin duen. Ingurua itxi dute, eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira.
Stockholmeko larrialdi zerbitzuetako bozeramaile batek aurreratu duenez, gutxienez sei biktima daude, baina ez du argitu horietatik zenbat diren hildakoak eta zenbat zauritutakoak.
“Oraindik ez dakigu zergatik gertatu den, baina nire pentsamenduak kaltetuekin eta haien familiekin daude une honetan”, adierazi du Ulf Kristersson Suediako lehen ministroak X sare sozialean.
Autobus-gidaria atxilotu dute, homizidioa egotzita, baina Poliziak ez du uste eraso terrorista bat izan denik. Bertako komunikabideen arabera, baliteke osasun-arazo batek eragin izana gertakaria.