Egia
Esan ohi da gerra guztietako lehen biktima egia dela. Guztiok gezurra zilegi bihurtzen dugu, jokoan dagoena handiegia delako eta etsaiari iruzur egitea indarkeria jardueraren zutabeetako bat bihurtu dugulako. Hain garbi ez dago, hala ere, noiz hasten den gezurra egiaren ordezko bihurtzen.
Armada bakoitzaren plangintza orokorrak, ustekabeko kontraerasoak edo atxilotutakoak askatzeko operazioak ezkutukoak behar dute izan, derrigorrez. Soldaduen joan-etorriak, hornidura iturrien kokapenak eta babes lekuen ezaugarriak gerra sekretuak izan litezke. Gerra aldarrikatzeko edo erasoei ekiteko arrazoiek garbiak eta gardenak behar dute izan, soldaduek eta herriek zeren alde borrokan ari diren jakin dezaten eta lekukoek eta kanpoko begiraleek uler dezaten hiltzeko arrazoia ez dela arinkeriaz edo botere eta aberastasun egarriz finkatu.
Inork ez du odola isurtzeko erabakia hartzen goiz batean esnatu ondorengo bulkadak hori adierazi diolako, sekula ez digute esango buru kolpe batek eraman duela herri bat gerrara. Guztiek arrazoiren bat dute, emandako pausoa ezinbestekoa izan dela jakin dezagun. Historian idatzitakoa erakusten digute, egin dutena egiteko beste erremediorik ez zutela onar dezagun.
Baina urteetan atzera eginda, lehertutako gatazken jatorrietara joz gero, antzerako kontuak aurkitzen ditugu beti: menderatzeko borondatea, ustezko mehatxuei aurre egiteko beharra, gertuko edo aspaldiko zorrak kitatzeko ahalegina… Historia irabazleek idazten dute; galtzaileak, aldiz, goitik behera aldatzen ahalegintzen dira horretarako aukera txikiena suertatzen zaienean.
Iragana ezagutzeko lekukoak eta baliabideak falta zaizkigu sarri; egungoa ulertzeko, egoeraren osotasuna. Gizakien arteko borroka guztien leherketak aurrez prestatutako giroak eragiten ditu, eta giro horren oinarrian, susmo txarrenen zantzuak, euskarri sendorik gabeko eraikuntzak, aspaldi iraungitako arrazoiak, erdipurdiko egiak eta gezur borobilak azaltzen zaizkigu ia beti. Gerrara joateko beste aukerarik izan ez duela dionak, zerbait irabazteko aukera duela uste duelako hartuko du erabakia, arrazoi berdinak izanik, beste modu bateko burutazioak izango lituzkeelako etorkizunak hondamendia erakutsiko balio. Eta hori ukaezina bihurtzen zaigu gatazkak aurrera egin ahala, hasierako eragileak aldatzen direnean, mezuen esanahia beste bat denean ,sarraskiak aurreikusitako ondorioen kontrakoak dituenean.
Egia lehen tiroa egin aurretik da biktima nagusia. Gure burua baieztatzeko kontrarioa behar dugu. Parean ez badugu urrutiago joango gara bila. Gertatutakoak ez badigu kontakizuna borobiltzen, asmatu egingo dugu. Etsaia beldurgarria eta arriskutsua ez bada, komeni zaigun irudia emango diogu… Eta guzti honek sinesgarritasuna izan dezan eta ukaezina bihurtu dadin, biktimak garela argi utziko dugu, gaur egun, biktima ez dena ez baita ezer.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.