Gobernu britainiarrak atzera egin du, eta aberatsenei zergak jaisteari muzin egin dio
Kwasi Kwarteng Erresuma Batuko Ekonomia ministroak iragarri duenez, Gobernuak, azkenean, ez du iragarritako zerga erreforma egingo eta, hortaz, ez du zerga tarte altuena jaitsiko (aberatsenei ezartzen zaien % 45eko tasa kentzea zen asmoa). Neurriak matxinada eragin du alderdi kontserbadorearen barruan, eta libera eta burtsa hankaz gora jarri ditu.
"Argi dago % 45eko tasa kentzea distrakzio bihurtu dela, eta gure herrialdearen erronkei aurre egiteko helburua oztopatzen duela. Ondorioz, bertan behera utziko dugu neurria. Entzun eta ulertu dugu", azaldu du ministroak ohar batean.
Kwartengek irailaren 23an aurkeztu zuen bere zerga erreforma. Burtsetan astindua eragin zuen, eta zalantzak sortu zituen Londres gai izango ote zen zergak jaitsita sortutako zor publiko handiari aurre egiteko.
Erreforma fiskala azken 50 urtean aurkeztutako gogorrenetakoa zen. Iragarritako neurriek Erresuma Batuko arrisku prima jaitsarazi zuten, eta ondorioz, interes tasak igoko zituela iragarri behar izan zuen Ingalaterrako Bankuak, izua baretu nahian.
Besteak beste, honako neurri hauek zituen aurreikusita Kwartengen planak: aberatsenei aplikatzen zaien zerga bertan behera uztea (Trussek Ekonomia ministroaren ideia izan zela esan du orain), oinarrizko tasa % 20tik % 19ra jaistea, aurreko gobernuak iragarritako sozietateen zerga indargabetzea, eta bankariek egun jasotzen dituzten hobarietarako muga kentzea.
Kritikei entzungor eginda, atzora arte plana defendatzen zuen Liz Trussek. Egunkari britainiarren arabera, diputatu kontserbadore askok planaren aurka bozkatu behar zutela ikusita, atzera egitea erabaki du azkenean exekutiboak.
Alderdi Kontserbadorea urteko kongresua egiten ari da egunotan Birminghamen, eta Kwartengen beraren hitzaldia dago aurreikusita gaurko. Trussen gobernua inkestak kontra dituela heldu da bilkurara. Izan ere, azken galdeketen arabera, Keir Starmerren Alderdi Laboristak babesaren % 54 du, eta toryek, aldiz, % 21.
Zure interesekoa izan daiteke
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.