Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sudango neska adingabeak, soldaduen sexu-erasoen biktima

Emakumearen aurkako Indarkeriari aurre egiteko Sudango Batasuna erakunde ofizialak zabaldu duenez, litekeena da "hamaika asteren buruan 4.400 sexu indarkeria kasu inguru izatea".
Sudango errefuxiatuak. Argazkia: Efe
Sudango errefuxiatuak. Argazkia: Efe

Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du Sudango 12 eta 17 urte arteko neska adingabeak soldaduen sexu-erasoen biktima izaten ari direla, baina ez du zehaztu erasotzaileak Armadakoak ala Babes Azkarreko Indar paramilitarreko kideak ote diren.

"Sexu indarkeria gora egiten ari dela dakigun arren, soilik 88 kasu egiaztatu dira gatazkarekin lotuta", erdiak Khartum hiriburuan, eta erdiak Darfurren, GKEak ohar batean jakinarazi duenez.

Hala eta guztiz ere, Emakumearen aurkako Indarkeriari aurre egiteko Sudango Batasuna erakunde ofizialak azaldu duenez, "kopuru hori kasu guztien % 2 inguru besterik ez da, eta hamaika astetan litekeena da 4.400 sexu indarkeria kasu egon izana".

"Biktimetako batzuk haurdun iristen ari dira ondoko herrialdeetara, bortxaketen ondorioz", ACNURek zabaldu duenez. Neskatoak bahitzen eta sexu-erasoak egiteko atxikitzen dituztela, eta neskato eta emakumeei taldekako bortxaketak egiten dizkietela salatu du.

Arif Noor Save the Childrenen Sudango zuzendariak azaldu du "Sudango haurrak eta emakumeak izutzeko tresna gisa" erabiltzen dela sexu indarkeria herrialdean, eta "zenbateko ofizialak izotz mendiaren punta besterik ez" direla.

Horren aurrean, Save the Childrenek gatazka eteteko deia egin die bi aldeei, irtenbide baketsu bat bilatze aldera.

Duela ia hiru hilabete hasi zen gatazka armatuaren eraginez 1.173 zibil hil eta 11.000 gora zauritu direla jakinarazi zuen Munduko Osasun Erakundeak ekaina erdialdean, Sudango Osasun Ministerioaren datuetan oinarrituta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X