Israel-Hamas gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo Armadak lurreko beste eraso bat egin du gauez Gazako Zerrendan

"Dozenaka helburu terrorista" jo omen ditu, lurreko inbasioari ekiteko "prestatzen" jarraitzen duen bitartean.
Suntsipena, Gazan. Argazkia: Efe
Suntsipena, Gazan. Argazkia: Efe

Israelgo Armadak lurreko beste erasoaldi bat egin du Gazako Zerrendan gauez tankeak erabiliz, drone eta helikopteroen laguntzarekin, eta Hamasen "dozenaka helburu" jo omen dituzte.

Israelgo Defentsa Indarrek sare sozialetan zabaldu dutenez, "dozenaka helburu terroristari" egin diete eraso, "tankeen aurkako misilak jaurtitzeko lekuei eta operazioetarako kuartel nagusiei tarteko".

Miliziano palestinarrak ere hil dituzte, eta ez da soldadu israeldarrik hil, Armadaren arabera.

Israel lurreko erasoak egiten ari da inbasioa prestatzeko, eta aurreko gauean azken egunetako handiena egin zuen.

Urriaren 7tik, Israelek etengabe bonbardatu du Gazako Zerrenda, eta 7.000 palestinar baino gehiago hil ditu, 3.000 haur tartean. Gainera, Israelego Armadak eta kolonoek ehun palestinarretik gora hil dituzte Zisjordanian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Jendea dago, bizirik dago!": Kolonbian oraindik ere jende gehiago bizirik aurkitzeko itxaropena dute

Gutxienez 240 pertsona hil dira, milaka zauritu daude eta ehundaka eraikin kolapsatu dira Kolonbia astindu duen 7,4 graduko lurrikararen ondorioz. Bitartean, bilaketa taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute eraikinen azpian bizirik egon daitezkeenak aurkitzeko. Erreskatatzaileek eskuak altxatu eta erabateko isiltasuna eskatzen dute: edozein soinu garrantzitsua izan daiteke norbaitek bizirik jarraitzen duen seinale. Lurrikara gertatu eta bi egunera, zenbait pertsona bizirik erreskatatu dituzte, eta itxaropen izpi bat zabaldu da tragediaren erdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X