Interes-tasak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko Erreserba Federalak interes-tasei eutsi die, baina ez du baztertu berriro igotzea

Tasak egungo mailan uztea erabaki du, % 5,25 eta % 5,5 artean, 2001etik izan duen mailarik altuenean.
Jerome Powell, AEBko Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE
Jerome Powell, AEBko Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak (Fed) asteazken honetan iragarri duenez, interes-tasei bere horretan eutsiko die. Iazko martxotik 11 aldiz gora egin ostean, bigarren aldiz baretu du egoera, baina ez du baztertu berriro igotzea, egoerak hala eskatzen badu.

"Batzordeak informazio (ekonomiko) gehigarria ebaluatzen jarraituko du, politikaren gogortze gehigarri baten irismena zehazteko", adierazi du AEBko banku zentralak, eta egungo % 5,25eko eta % 5,5eko tasei eustea erabaki du.

Oraingoz, gaineratu du, tasak igotzearen ondorioak ez daude argi, eta azpimarratu du batzordea "prest" egongo litzatekeela jarrera doitzeko, dagokion neurrian, "inflazioa % 2ra itzultzeko helburua eragotz dezakeen arriskurik sortuko balitz".

Baliteke, beraz, Fedek igoeraren bat egitea urtea amaitu aurretik, abenduaren 12an eta 13an izango duen bileretan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X