AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Coloradoko Auzitegi Gorenak Donald Trump 2024ko hauteskunde primarioetatik kanpo utzi du

Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa oinarri hartuta ez dela aukeragarria ebatzi du, ustez Kapitolioaren aurkako oldarraldian izan zuen parte hartzeagatik. Trumpek helegitea aurkeztuko du, eta azken erabakia AEBko Auzitegi Gorenak hartuko du urtarrilaren 4ko apelazio saioan.
Donald Trump AEBko presidente ohia, kanpainako mitin batean
Donald Trump AEBko presidente ohia, kanpainako mitin batean. Artxiboko argazkia: EFE

2024an egingo diren Ameriketako Estatu Batuetako Presidentetzarako hauteskundeei begira, Donald Trump presidente ohiak beste kolpe bat jaso du epaitegietatik. Izan ere, Coloradoko Auzitegi Gorenak estatu horretako hauteskunde primarioetan aurkeztea eragotzi dio Kapitolioaren aurkako oldarraldian ustez izan zuen parte hartzeagatik.

AEBko presidente ohiak erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko du, eta azken erabakia Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak hartuko du urtarrilaren 4ko apelazio saioan. 

Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioan ageri den matxinada klausula argudiatu dute epaileek Donald Trump Coloradoko hauteskunde primarioetatik kanpo uzteko. Horren arabera, Konstituzioa zin egin eta matxinada batean parte hartu duen edonork ezin du kargu publikorik izan. Lau epailek bozkatu dute erabakiaren alde eta hiruk, kontra.

Erabakia datorren martxoaren 5ean Colorado estatuan egingo diren hauteskunde primarioetan aplikatuko da, baina eragina izan dezake baita ere azaroaren 5ean Ameriketako Estatu Batuetako Presidentetzarako egingo diren hauteskundeetan. Herrialdearen historian aurrekaririk ez duen erabakia da, lehen aldia baita auzitegi batek horrelako agindu bat ematen duena.

Bestalde, Trumpen kanpaina prestatzen ari direnek dagoeneko iragarri dute apelazioa aurkeztuko dutela AEBko Auzitegi Gorenaren aurrean, "antidemokratikoa" dela irizten dioten erabakia bertan behera uzteko.

Donald Trumpek, bere aldetik, herrialdearentzat "egun tristea" dela nabarmendu du, eta gaineratu du Jack Smith fiskal berezia bere izen ona "zikintzeko" jarri dutela.  

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X