HAUTESKUNDEAK FINLANDIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Stubb kontserbadorea eta Haavisto ekologista lehiatuko dira bigarren itzulian, Finlandiako presidente izateko

Otsailaren 11n egingo da azken bozketa. Bietako batek Sauli Niinisto egungo presidentea ordezkatuko du.
Stubb eta Haavisto, igande honetan. Argazkia: EFE
Stubb eta Haavisto, igande honetan. Argazkia: EFE

Alexander Stubb Finlandiako lehen ministro ohi kontserbadorea eta Pekka Haavisto Atzerri ministro ohi eta buruzagi ekologista aurrez aurre izango dira otsailaren 11ko hauteskundeen bigarren itzulian, igandeko hauteskundeetan hautagai bozkatuenak izan ostean.

Hain zuzen ere, Stubb Koalizio Nazionalaren Alderdiko buruak botoen % 27,1 lortu ditu, eta Haavisto hautagai independenteak botoen % 25,8, Finlandiako Justizia Ministerioaren datu ofizialen arabera, botoen %99,3 kontatuta zegoenean.

Horien atzetik geratu dira Jussi Halla-aho ultranazionalista (botoen % 19) eta Olli Rehn independentea ( % 15,4). Beste inongo hautagaik ez du botoen % 5eko langa gainditu.

Nabarmentzekoa da boto aurreratuan % 44,5eko parte-hartze errekorra izan dela. Hauteskundeetako garaileak Sauli Niinisto presidentea ordezkatuko du martxoaren 1ean. Niinisto ez da aurkeztu hauteskunde hauetara, agortu baitu Konstituzioko agintaldien kopurua.

Finlandiako presidentea, kanpo eta segurtasun politikak zuzentzeaz arduratzen dena, Finlandiako Defentsa Indarren komandante buru ere bada. Hala, Europa ekialdeko gerraren testuinguruan, estatuburu berriak egoera ezohiko bati aurre egin beharko dio.

Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, Finlandiak Aliantza Atlantikoari atxikitzeko bideari ekin zion, nazioarteko neutraltasun historikoa alde batera utziz. Apirilean NATOko 31. kide bihurtu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X