Gaza, erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Gazako ospitale bateko ataria bonbardatu eta bi pertsona hil ditu

20240331193800_israel-bombardea-hospital-al-aqsa-deir-al-balah-gaza_
18:00 - 20:00
Israelek Gazako ospitale bateko ataria bonbardatu eta bi pertsona hil ditu
Bi pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelek Al Aqsako Martirien Ospitalearen kontrako bonbardaketan, Deir al Balahn. Palestinako Jihad Islamikoaren "komando operatibo bat" zela argudiatu du Israelgo Armadak. Zaurituen artean, hamar kazetari eta desplazatu asko daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X