EUROBAROMETROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europarren % 71k ekaineko hauteskundeetan botoa emateko asmoa agertu dute, 2019an baino 10 puntu gehiago

Hein handi batean, egoera geopolitiko nahasia legoke herritarrek Europako hauteskundeekiko azaldu duten interesaren atzean.
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean.
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Europako Parlamentuak ekainaren 9ko hauteskundeen aurretik egin duen azken Eurobarometroaren emaitzak kaleratu ditu gaur, eta ondorioetako bat ondorengoa da: bozak datorren astean egingo balira, herritarren % 71 botoa ematera joango litzateke ziurrenik, 2019ko boto-asmoarekin alderatuta, % 10 gehiago.  

Estatu espainiarreko herritarren kasuan, galdeketan parte hartu dutenen % 58k hauteskundeekiko interes handia agertu du, eta % 70k esan du botoa emango duela (orain 5 urte baino 19 puntu gehiago). Halaber, inkestan parte hartu dutenen hamarretik zortzik uste du egoera geopolitikoa aintzat hartuta, botoa ematea are garrantzitsuagoa dela.

Inkestaren datuak aurkezteko Bruselan egin duen agerraldian, Jaume Duch Europako Parlamentuko Komunikazio zuzendariak eta eledunak esan du ekaineko bozetan parte-hartzea aurreko hitzorduetan baino handiago izango dela erakusten dutela datuok.  "Nolanahi ere, jakin badakigu benetako parte-hartzea inkestetako boto-asmoa baino baxuagoa izan ohi dela", erantsi du. 2019ko Europako hauteskundeetan parte-hartzea % 50,7koa izan zen.

Bestalde, herritarren ia erdiak (% 47k) Europar Batasunari buruz duen irudia "oso positiboa" da, eta  % 36k, berriz, "neutrala". Irudi "negatiboa" dutenak, berriz, % 17 dira. 

Hein handi batean, Ukrainan eta Gazan egiten ari diren inbasioek nazioartean eragin duten egoera kezkagarria legoke herritarrek Europako hauteskundeekiko azaldu duten interesaren atzean. % 81en iritzian, agertoki honetan garrantzitsuagoa da botoa ematea. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X