Egiptok eta Qatarrek proposatutako su-etena onartu du Hamasek, baina ez Israelek
Israel eta Hamasen arteko negoziaketak bideratzen ari diren bi herrialdeek, Egiptok eta Qatarrek, proposatutako su-etena onartzen duela adierazi du gaur arratsaldean Hamasek.
Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak Al Jazeera hedabidean zabaldutako oharraren arabera, Ismail Haniyak proposamena onartzen duela jakinarazi die Mohamed bin Abulrahman al Zani Qatarreko lehen ministroari eta Abbas Kamel Egiptoko inteligentzia buruari. Zabaldutako informazio apurraren arabera, proposamenak hiru fase lituzke, bakoitza 42 egunekoa, eta bigarren faseak Israelgo tropak Gazatik erabat erretiratzea aurreikusten du.
Hala ere, albistea zabaldu bezain laster, Israelgo iturriek adierazi dute Israel ez dagoela gauza bera egiteko prest eta ez dutela proposamena onartuko, "ez delako onargarria". Gainera, Israelgo goi-kargudun batek adierazi duenez, Hamasen iragarpena "Israel gaizki uzteko, su-eten ituna oztopatzen duen agente gisa uzteko" saiakera izan daitekeela uste dute. Asteleheneko azken orduan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bulegoak X sare sozialean argitaratutako mezu batean azaldu duenez, Qatarrek eta Egiptok egindako su-eten proposamena "urrun dago" Israelek eskatzen dituen baldintzetatik. Ordezkaritza bat bidaliko du Israelgo Gobernuak aukera guztiak "agortzeko", baina Rafako erasoaldiarekin aurrera jarraituko duela berretsi du.
Gazako Zerrendan jarraitzen duten bahitu israeldarren senideek ere eman dute iritzia, eta Netanyahuren Gobernuari su-eten akordioa onartzeko eskatu diote. "Orain da momentua alde guztiek beren konpromisoa bete eta aukera hau bahitu guztiak itzultzea lortzeko baliatzeko", adierazi du Bahituen eta Desagertuen Familien Foroak ohar batean.
Bestalde, bahituen hainbat senide zeuden talde batek Tel Aviveko errepide nagusia blokeatu du, Israeli akordioa onar dezala eskatzeko, "sinatzen ez badu, su emango diegu kaleei", egin dute mehatxu.
Abbas eta Erdoganek Israel presionatzeko eskatu diote nazioarteko komunitateari
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea pozik agertu da Hamasen iragarpenarekin, eta gauza bera egiteko deia egin dio Israeli. "Gustura gaude Hamasek gure iradokizunen ondoren su-etena onartzen duela iragarri duelako. Orain Israelek pauso bera eman behar du", adierazi du Erdoganek Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan. "Mendebaldeko eragile guztiek presio egin beharko liokete Israelgo gobernuari. Hori egiteko eskatzen dizuet", gaineratu du agintari turkiarrak. Gauza bera eskatu dio nazioarteko komunitateari Mahmoud Abbas Palestinako presidenteak ere.
Estatu Batuetako Gobernuak uko egin dio gaiari buruzko iritzia emateari. "Hamasen erantzuna aztertzen ari gara, eta inguru hartan ditugun aliatuekin eztabaidatzen ari gara", adierazi du Matthew Miller Estatu Departamentuko bozeramaileak prentsaurreko batean. Era berean, Joe Bidenen Gobernuaren ustez, "bahituak askatzeko akordio bat" dela aukerarik onena, "bai Palestinako herriarentzat, bai Israelentzat", gehitu du.
Rafahko erasoaren atarian
Israelek Rafah ebakuatzeko agindua eman eta ordu gutxira etorri da Hamasen iragarpena, erasoaldi militarra iristear dagoela dirudienean. Izan ere, Israelek ez du etsitzen eta Rafahn sartu nahi du, Hamasen "azken gotorlekua" dela argudiatuta, baina aliatuek ez dute eraso hori babesten. Gaur bertan "Rafahra ez sartzeko" esan zio Bidenek Netanyahuri berriz ere.
Ildo berean, Josep Borrell EBko diplomazia buruak lurreko ofentsiba hori onartezina dela berretsi du eta EBri eskatu dio neurriak har ditzala hori gerta ez dadin.
Gaur egun, 1,2 milioi desplazatu baino gehiago bizi dira Rafahn pilatuta, Gazako zerrenda iparraldetik hegoaldera garbitu duten tropa israeldarren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.