Jerusalem
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mila judu baino gehiago sartu dira Jerusalemgo Meskiten Zabalgunean

Horietako batzuek errezoak ere egin dituzte, eremua musulmanen otoitzerako gordeta badago ere. Ben Gvir Israelgo Gobernuko ministro ultra ere sartu da, juduek bertan otoitz egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko.
Iragarkia
20240813122806_jerusalem_
18:00 - 20:00
Mila kolono judu baino gehiago Jerusalemgo Meskiten Zabalgunean sartu dira

Ehunka judutar sartu dira gaur goizean Jerusalemgo Meskiten Zabalgunean, 1.400 inguru Waqf fundazio islamikoaren arabera, Israelgo banderak eskuan hartuta eta otoitz eginez. Aipaturiko eremuan dago, hain zuzen ere, Al-Aqsa meskita Islamaren hirugarren gunerik santuena dena eta musulmanen otoitzerako gordeta dagoena.

1967an Israelek Meskiten Zabalgunea dagoen Jerusalem ekialdea okupatu zuenetik, musulmanentzat gordetako tokia da eta juduak bisitari gisa soilik sartu daitezke. Are gehiago, bertako legediak espreski debekatzen die judutarrei inguru horretan otoitz egitea. Rabino batzuek soilik dute horretarako eskubidea.

Tisha B'av eguna da gaurkoa, juduek lehen eta bigarren tenpluen suntsiketa oroitzen duten eguna. Aitzakia hori baliatuta sartu dira judutarrak, gehienak gizon gazteak, baina baita helduak eta emakumeak ere.

Juduak Poliziak lagunduta eta modu antolatuan sartu dira zabalgunera. Hasieran 100eko taldeetan sartu badira ere, tentsioaren ondorioz, Poliziak 50era murriztu ditu taldeak.

Horien artean zegoen Ben Gvir Israelgo Gobernuko ministro ultra ere, juduek bertan otoitz egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko. Ez da horrelako ekitaldi batean parte hartzen duen lehen aldia. Are gehiago, aurrez ere hirutan egon izan da, data esanguratsuen aitzakian, palestinarren haserrea eraginez.

X sare sozialean argitaratutako mezu batean, Nabil Abu Rudaineh Palestinako Aginte Nazionaleko bozeramaileak AEBko Gobernuari eskatu dio "berehala" esku hartzeko Israelgo Gobernua "probokazioak geldiaraztera behartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X