Albiste izango dira: Mpox-aren hedapena aztergai Europan, Demokraten Biltzarra eta Gazari buruzko negoziazioak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Mpox-aren hedapena aztergai Europan: Munduko Osasun Erakundeak asteazkenean nazioarteko larrialdia ezarri eta gero, Europar Batasuneko Osasun Segurtasuneko Batzordeak bilera egingo du gaur mpox gaitzaren zabalkundea aztertzeko. Gaurkoa bilera teknikoa izango da, eta Kongoko Errepublika Demokratikoan gaur egun dagoen mpox edo tximino-baztanga agerraldia geldiarazteko neurriak aztertuko dituzte. Batzordeak koordinatzen du osasun orokorra arriskuan jar dezaketen mugaz gaindiko mehatxuei Europar Batasunak ematen dien lehen erantzuna.
- Demokraten biltzarra abiatuko da AEBn: Gaur hasiko da Amerikako Estatu Batuetan Kamala Harris Etxe Zurirako hautagai ofizial izendatuko duen Demokraten Biltzar Nazionala. Joe Biden egungo AEBko presidenteak hitzaldia emango du eta, Bidenez gain, Obama eta Clinton presidente ohiak ere hizlari izango dira ostegunera arte Chicagon egingo den Demokraten Batzarrean.
- Gazan su-etena lortzeko negoziazioak: Iragan astean Amerikako Estatu Batuek, Qatarrek, Egiptok eta Israelek Gazari buruzko negoziazioak abiatu ondotik, aste honetan Kairon elkartuko dira balizko su-etena negoziatzeko asmoz. Hala ere, Hamasek uko egin dio negoziazioetan parte hartzeari.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "segurtasun eremu bat" kontrolatuko duela ziurtatu du Israelek, Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak ez dira itzuliko Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.