TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Demokraten Biltzarra, Mpox kasuak Estatuan eta Gazari buruzko negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Harris eta Bidenen arteko besarkada Demokraten biltzarrean. Argazkia: EFE.
Harris eta Bidenen arteko besarkada Demokraten biltzarrean. Argazkia: EFE.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Biden Demokraten biltzarrean:Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Kamala Harris presidenteordeari eman dio lekukoa, eta Alderdi Demokrataren aldeko botoa eskatu du "demokrazia babesteko" eta Estatu Batuetako baloreak defendatzeko. Adierazi duenez, Kamala Harris presidenteorde aukeratzea izan da bere ibilbide politikoko "erabakirik onena".

- Mpox-a kasuak Estatuan:  Azken hamar egunetan lau mpox kasu berri atzeman dituzte Espainiar Estatuan, denak aldaera zaharrekoak, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. Hala ere, Europaren ildoa jarraituz, Ministerioak erabaki du, ez dela bidaia-murrizketarik ezarriko, ezta mugetan kontrolik ere, aldaera berria zabaltzeko arriskua "txikia" delako.

- Gazan su-etena lortzeko negoziazioak: Gazan su-etena lortu ahal izateko negoziazioekin jarraitzen dute Kairon. Anthony Blinkenek esan du Israelek babesa ematen diola AEBek egin duten bake proposamen berriari.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X