Europako Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Von der Leyenen gobernu berria: gizon gehiago eta eskuinzaleago

Europako Batzordeko presidenteak (Alderdi Popularra) Teresa Ribera Espainiako ministroa hautatu du Trantsizio Garbi, Justu eta Lehiakorrerako presidenteorde gisa. Italiako eskuin muturrak sei Presidenteordetzetako bat eskuratuko du.
Von der Leyen, bere agerraldian.
Von der Leyen, bere agerraldian. EFE

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko (EB) presidenteak aukeratu du bere gobernuaren egitura, sei presidenteorde proposatuta. Aurrekoarekin alderatuta eta ekainaren 9ko hauteskunde emaitzen isla, ez da horren berdinzalea izango —komisarioen % 40 emakumezkoak dira, baina presidenteordeen artean andrazkoak dira nagusi — eta eskuinera joko du —presidenteorde sozialista bakarra dago, Ribera espainiarra, eta beste bat, eskuin muturrekoa—. Von der Leyenek iragarri duenez, sei presidenteordeek sail propioa izango dute, euren erantzukizun horizontalez gain. 

Bi izenek ardura berezia izango dute Batzordearen lantalde ekonomikoan: Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteorde hirugarrena eta Stephane Sejourne frantsesa. Ministro sozialista Trantsizio Garbi, Justu eta Lehiakorrerako Presidenteordetzarako nahi du Von der Leyenek. Sejourne macronista, aldiz, Oparotasun eta Industria Estrategiako presidente izateko proposatu du. 

Riberaren kasuan, Lehiakortasun departamentuaren ardura ere hartuko du. Sejournek Industria, enpresa txiki eta ertainak eta Merkatu bakarraren ardura izango du. 

Eskuin muturreko Raffaele Fitto Italiako eurodiputatu ultra Kohesio eta Erreformen Presidenteordetzarako nahiko luke EBko presidenteak. Roxana Minzatu errumaniarra Enplegu, Eskubide Sozial eta Hezkuntza presidenteorde izateko proposatu du. Henna Virkkunnen finlandiarra Segurtasun, Demokrazia eta Subiranotasun teknologiko presidenteorde gisa aukeratu du Von der Leyenek. Horiei guztiei Kaja Kallas estoniarraren izena batu behar zaie, hurrengo urteetan Europako Diplomaziaren burua izango dena (27ek aukeratu dute).

Proposamenok mahai gainean daudela, Europako Parlamentuak hautagaien curriculum eta egokitasuna aztertuko ditu. Europako ganberak atzera bota ditzake proposamenok (2019an hiru baztertu zituen). 

Prozesua behin amaituta ekingo dio jardunari Europako Batzorde berriak (ofizialki, azaroaren 1erako dago aurreikusita). 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X