TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bakearen Nobela, Israelen erasoa NBEren kuartel bati, eta Kontrol saioa Legebiltzarrean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Israelgo Armadak Gazan eragindako hondamendia
Israelgo Armadak Gazan eragindako hondamendia. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bakearen Nobel Saria: Suediako Akademiak 2024ko Bakearen Nobel saridunaren izena jakinaraziko du gaur. 2023an Narges Mohamadi ekintzaile irandarrari eman zioten golardoa. 2024ko ediziorako 286 hautagaitza aurkeztu dira; horietatik 197 pertsonak dira, eta gainerako 89ak erakundeak. Faboritoen artean ageri dira, besteak beste, Zelenski, Guterres, Tijanovskaya, UNRWA, Nazioarteko Justizia Auzitegia, UNESCO edo Europako Kontseilua.

- Israelen erasoa NBEren kuartel bati: Israelek NBEren Libanoko base bati eraso egin eta Indonesiako bi soldadu zauritu eta biharamunean, erreakzio soka ez da eten oraindik. Misioan dauden Europako estatuek "gerra krimenez" hitz egin dute. Italia da ekarpenik handiena egiten duen Europar Batasuneko herrialdea, 868 parte-hartzailerekin, Espainiaren aurretik.

- Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: 09:30ean hasiko da kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari galdetuko dio Guggenheim Urdaibai proiektuaz, Zubietako erraustegitik Nafarroara bidalitako lixibiatuen inguruan edo eskola-jantokien agindu berriari buruz. EAJk galdera egingo dio Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari euskal kultura sistemaren etorkizuneko legeari buruz eta PSE-EEk, berriz, hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko estrategiari buruz galdegingo dio Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuari.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X