TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hauteskunde emaitzak AEBn, AEB: Eta orain zer? eta goialdeko borraska Valentzian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donald Trump eta Kamala Harris
Donald Trump eta Kamala Harris. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde emaitzak AEBn: Boto kontaketa oraindik amaitu ez bada ere, itxura guztien arabera Donald Trump Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izango da Ameriketako Estatu Batuetako presidentea datozen lau urteetan. Giltzarri diren zazpi estatuetako bitan (Ipar Carolina eta Georgia) garaipena lortu du eta beste bostetan (Arizona, Nevada, Michigan, Wisconsin eta Pensilvania) Kamala Harris hautagai demokrataren aurretik doa.

- Ameriketako Estatu Batuak: Eta orain zer?: Itxura guztien arabera, Alderdi Errepublikanoaren garaipena erabatekoa izango da. AEBko presidentetza ez ezik, Senatuan eta Ordezkarien Ganberan gehiengoa izango baitu. AEBko hauteskundeak azaroko lehen asteartean egiten badira ere, Hauteskunde Batzordeak ez ditu urtarrilaren 6ra arte hauteskunde emaitzak igorriko Kongresura eta Artxibo Nazionalera. Urtarrilaren 6an, Kongresuak kontatu eta egiaztatuko ditu, Senatuko presidentea buru dela. Urtarrilaren 20an presidentearen kargu-hartze ekitaldia egingo da, eta ofizialki abiatuko da horren agintaldia.

- Goialdeko borraskaren ondorioak: Goialdeko borraskak (GOIDI ere deitua) bereziki Valentzia eta neurri apalagoan Gaztela-Mantxa eta Andaluzia kolpatu eta astebetera, agintarien desagertutako pertsonen lehen balantzea egin dute. Valentziako probintzian bakarrik desagertutako 89 pertsona zenbatu dituzte eta oraindik identifikatu gabeko 62 gorpu daude, hortaz, oso litekeena da desagertutako pertsonen kopuruak behera egitea. Gainera, goialdeko borraskak gehien kolpatu dituen guneak babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu izendatzea onartu du Ministroen Kontseiluak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X