HAUTESKUNDEAK ERRUMANIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boterean dagoen Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu Errumaniako hauteskundeak

Kontaketa ia amaituta dagoela, PSDk botoen % 22,6 eskuratu du. Errumaniarren Batasunerako Aliantza (AUR) ultraeskuindarra bigarren indarra izango da, botoen % 18,2rekin.
Marcel Ciolacu Errumaniako lehen ministroa, PSDkoa.
Marcel Ciolacu Errumaniako lehen ministroa, PSDkoa. Argazkia: EFE

Marcel Ciolacu Errumaniako lehen ministroaren Alderdi Sozialdemokratak (PSD) irabazi ditu Errumaniako Parlamenturako hauteskundeak, babesaren % 22,6 eskuratuta, botoen % 99,45 zenbatuta dagoela. 

Calin Georgescu buru duen Errumaniarren Batasunerako Aliantza (AUR) ultraeskuindarra bigarren indarra izango da botoen % 18,2rekin, eta hirugarren, Alderdi Nazional Liberala (PNL, zentro-eskuinekoa), botoen % 13,6rekin. Laugarren, Uniunea Salvati România (USR) zentroko alderdi nazionalista, puntu bat beherago. 

Analistek uste zuten Errumanian eskuinerako aldaketa izango zela, aurreko astean Calin Georgescu errusiazale eta ultraeskuindarrak ustekabean hauteskunde presidentzialetan garaipena lortu baitzuen. Botoen ia % 23 lortu zituen, izan ere, Georgescuk. 

Senatuari dagokionez, PSDk botoen % 23 eskuratu du, AUR alderdiak baino bost puntu gehiagorekin. Atzetik daude, ganbera horretan ere, PNL eta USR, botoen % 14,5 eta %12rekin, hurrenez hurren. 

Historikoki, kontserbadore eta aurrerakoien arteko lehia izan da Errumanian, baina azken urtean europazale eta euroeszeptikoen arteko borroka nagusitu da. 

Hauteskunde legegileak nahasmen handiko astea izan dute igaro berri dena. Tentsio handiko astea izan da Errumaniako politikagintzan Georgescuren ezusteko garaipenagatik eta, ondoren, Konstituzio Auzitegiak agindutako zenbaketagatik, Errusiaren esku sartzearen susmoak zirela eta.

Errumania, Itsaso Beltzeko eskualdeko egonkortasunari eusteko giltzarri eta NATOren funtsezko aliatu izan da orain arte Ukrainari mendebaldetik laguntza iristarazteako. Orain, ziurgabetasun politikoko egoera batean murgilduta dago herrialdea.

Hauteskundeetako emaitzak argitu ostean, estatuburua arduratuko da gobernua osatu beharko duen lehen ministroa izendatzeaz, behin bi ganberak eratuta eta bi presidenteak izendatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X