Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian

Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
Ospakizunak Herbeheretan
Ospakizunak Herbeheretan. Argazkia: EFE

Nazioarteak Sirian trantsizio baketsu bat izatearen alde egin du, jihadistek Damasko hartu eta Al-Assaden agintea eraitsi ostean, eta adierazi du herrialdeak lehenbailehen egonkortasuna lortzea espero duela.

Baxar al-Assaden aliatu izan den Errusiak iragarri du Siriako presidenteak herrialdetik alde egin duela, eta gatazkan nahastuta dauden alde guztiei eskatu die ez daitezela indarkeriaz baliatu, eta konpon ditzatela arazoak "bide politikoak" erabilita.

AEBko presidente hautatuak Donald Trumpek Ukrainako gerrarekin lotu du albistea, argudiatuz Moskuk militar gutxiago dituela orain Sirian.

EBko Atzerri Gaietako eta Segurtasun Politikako goi-ordezkari Kaja Kallasek esan du Baxar al-Assaden diktaduraren amaiera "positiboa" dela, "aspaldidanik itxarondako zerbait", eta azpimarratu du Europar Batasunak herrialde horretako segurtasuna bermatzea duela orain lehentasun.

Txinako Gobernua, bestalde, gertutik ari da jarraitzen Siriako egoera, eta berandu baino lehen "egonkortasuna" egoteko itxaropena erakutsi du.

Irango Atzerri Ministerioaren hitzetan, siriarrek erabaki behar dute herrialde horren etorkizuna, "bitartekaritza suntsitzailerik eta kanpo inposaketarik gabe".

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren iritzian, "egun historikoa" izan da gaurkoa Ekialde Hurbilarentzat. "Ez dugu onartuko arerioa gure mugan kokatzea", erantsi du.

Aipatu herrialde guztiek aurreratu dute Sirian bizi diren atzerritarren segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituztela.

Irakeko Gobernuak ere hitz egin du, eta nazioarteko zein Siriako eragileei eskatu die ez daitezela tartean sartu, eta errespeta ditzatela siriarren nahiak, elkarrizketarako bidea zabalduz.

2011z geroztik Sirian giza eskubideen urraketak ikertzen ari den NBEko aditu taldearen ustez, "14 urteko sarraskia bizi izan duen herrialde horrek hasiera berri bat abiatu du gaur". Hain zuzen ere, aro berri bat zabaltzeko aukera bezala ikusi du gertatutakoa.

Europako hainbat herrialdek ere pozik hartu dute berria. Frantziako presidente Emmanuel Macronek, adibidez, zera esan du: "Ankerkeria Estatua eraitsi dute, azkenik".

Olaf Scholz kantziler alemaniarrak berehalako irtenbide politiko bat galdegin du, "siriar guztiek bizitza duina" izan dezaten.

Bukatzeko, Italiako Atzerri Gaietarako ministro Antonio Tajanik "batasun politikoa" aldarrikatu du, eta "gutxiengo direnak ez zapaltzeko" eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X