Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak ehunka atxiloketa salatu ditu, eta tratu txarrak eta torturak izan direla

500 pertsona atxilotu dituzte Homsen azken 48 orduetan, tartean Baxar al-Assaden gobernuko ofizialak eta agenteak. Operazio Militarretako Agintearen segurtasun indarrek duela egun batzuk hasi zuten Baxar al-Assaden erregimenak egindako krimenekin ustez zerikusia duten pertsonen kontrako kanpaina.
Atxiloketak Homsen.
Atxiloketak Homsen.

Siriako administrazio berriko segurtasun indarrek 500 pertsona inguru atxilotu dituzte azken 48 orduetan Homs hirian, Baxar al-Assaden erregimenak egindako krimenekin zerikusia dutelakoan, eta "horietako batzuei tratu txarrak eman dizkiete eta torturatu egin dituzte", Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren esanetan.

Behatokiak igande honetan zabaldutako ohar baten arabera, "500 pertsona inguru atxilotu dituzte azken 48 orduetan Homseko ekialdeko kanpoaldean, besteak beste, adiskidetzea egin zuten ofizialak eta agenteak", administrazio berriak horretarako ezarritako zentroetan.

"Atxiloketa horietako batzuetan giza eskubideak urratu dituzte segurtasun indarrek, eta torturatu ere egin dituzte atxilotuak segurtasun zentroetara eramaten zituzten bitartean", adierazi du. 

"Behatokiak bideo bat lortu du, non segurtasun indarrak Homseko Al Sabil auzoan herritarrak atxilo eramaten ikusten den, modu gizagabean eraman ere, erregimen ohiko indarrek egin ohi zuten modu berean", ohartarazi du. Egoitza Erresuma Batuan duen arren, kolaboratzaile ugari ditu Behatokiak Sirian bertan.

Siriako Operazio Militarren Aginteko segurtasun indarrek miaketa kanpaina hasi zuten duela zenbait egun Homsen, Baxar al-Assaden segurtasun indarretako kide ohiak jazartzeko, izan adiskidetze prozesua egiteari uko egiten diotenak edo oraindik armak entregatu ez dituzten taldeetakoak. 

Erregistro eta sarekada handiak ari dira egiten, segurtasun neurri zorrotzen artean.

Administrazio berriak iragarri duenez, Baxar al-Assaden agintaldian presoak torturatu edota hil izana egozten diete atxilotu dituzten horiei.

Siriako agintari berriek "adiskidetze zentroak" ireki dituzte azken asteotan herrialdeko hainbat gobernaziotan, militarren edo antzinako erregimeneko segurtasun erakundeetako kideak jaso eta adiskidetzeko, baina azpimarratu dute ez dituztela "eskuak siriarren odolez zikinduta dituzten pertsonak" indultatuko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X