Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jack Smith fiskal bereziak dio Donald Trump zigortuko zuketela presidente hautatu izan ez balute

"Trump aukeratu eta Presidentetzara laster itzuliko ez balitz, frogak epaiketa batean zigorra lortzeko eta horri eusteko nahikoak zirela uste dugu", ziurtatu du Smithek bere azken txostenean.
Washingtongo Galeria Nazionalean Trumpen erretratua erakusgai jarri dute, inbestidura dela eta.
Washingtongo Galeria Nazionalean erakusgai jarri duten Trumpen erretratua. Argazkia: EFE

Jack Smith fiskal bereziak Donald Trump handi-mandi errepublikanoak 2020ko presidentetzarako hauteskundeetako emaitzak iraultzeko egindako ustezko saiakerak ikertu zituen, eta 2024ko azaroko hauteskundeetan gailendu izan ez balitz zigortzeko froga nahikoak daudela ziurtatu du.

"Trump aukeratu eta Presidentetzara laster itzuliko ez balitz, bulegoak uste du frogak nahikoak zirela epaiketa batean zigor bat lortzeko eta horri eusteko", ondorioztatu du Smithek azken orduetan argitaratutako txostenean, Aileen Cannon epaile federalaren oniritzia jaso ondoren.

Smithen ahotan, "Konstituzioak presidente bat inputatzea eta auzipetzea debekatzen duela ulertzen du Justizia Departamentuak, baina horrek ez du aldatzen egotzitako krimenen larritasuna, Gobernuaren frogen irmotasuna edo akusazioaren merituak, Fiskaltzak erabat babesten dituenak".

Merrick Garland AEBko fiskal nagusiari zuzendutako azken txostena aurkezteko gutunean, Smithek gogorarazi du Justizia Departamentuak bi ikerketa egin zizkiola handi-mandiari.

Lehenengoa 2020ko hauteskundeen ostean "boterearen legezko eskualdaketa oztopatzeko ahaleginengatik" aurrera eraman zuten, eta bigarrena, berriz, Trumpek Mar-a-Lagon duen etxean "dokumentu sekretuak ezkutatzeagatik".

"Ondo ezagutzen nauten guztientzat, Trumpek esan du nire erabakiak fiskal gisa Biden Administrazioaren edo beste eragile politiko batzuen menpe egon zirela, eta hori barregarria da", adierazi du Smithek. "Auziak epaiketara eramatea posible izan ez bada ere, nire lantaldeak zuzenbide-estatua defendatu izanak garrantzia du", gaineratu du.

"Ikerketan aurkitutako eta nire txostenean aurkeztutako gertakariek axola dute", azpimarratu du. "Fiskal eskarmentudunek badakite ezin dituzula emaitzak kontrolatu, eta zure lana modu egokian eta arrazoi zuzenengatik bakarrik egin dezakezula. Lana amaitu eta erabat bete ditugu Justizia Departamentuarekin eta gure herriarekin ditugun betebeharrak, uste osoa dut egin dugula", berretsi du.

Txostena argitaratu eta berehala, Trumpek TruthSocial sare sozialean Smithen aurka gogor egin du. "Jack Smith erotuta eta etsita dagoela frogatzeko, bere ondorio faltsuak argitaratu ditu", aurpegiratu dio handi-mandiak fiskal bereziari.

"Jack fiskal zoro bat da, hauteskundeen aurretik auzi hau epaitua izateko gai izan ez dena. Bozak aise irabazi nituen eta boto-emaileek hitz egin dute", gogorarazi du Trumpek.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X