aeb
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaile federal batek AEBko Altxor Publikoaren ordainketa sistemara sartzea eragotzi dio Musken departamentuari

Bestalde, urtarrilaren 20tik ordainketa sistemara sarbidea izan duen edonork jaitsitako edozein informazio ezabatzeko agindu du Paul Engelmayer epaileak.
Elon Musk
Elon Musk. Argazkia: EFE

Epaile federal batek AEBko Altxor Publikoaren ordainketa sistemara sartzea eragotzi dio aldi baterako Elon Musken DOGE Gobernuaren Eraginkortasun Departamentuari.

Aurreikusi dutenez, bigarren ebazpen bat emango dute otsailaren 14an New Yorken, CNN kateak zehaztu duenaren arabera.

Bestalde, urtarrilaren 20tik —Trumpek kargua hartu zuen egunetik— ordainketa sistemara sarbidea izan duen edonork jaitsitako edozein informazio ezabatzeko agindua eman du Paul Engelmayer epaileak.

Epailearen esanetan, "arriskua" dakar isilpeko informazioari lotutako dibulgazio politikak, eta are arrisku handiagoa du sistema berriak, aurretik zegoena baino "ahulagoa" delako lapurreten aurrean.

Horrekin lotuta, New Yorkeko fiskal nagusi Letitia Jamesek eta beste 18 estatutako fiskal nagusiek salaketa aurkeztu zuten Administrazioan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X