Kosovo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kurtik irabaziko ditu Kosovoko hauteskundeak, lehen aurreikuspenen arabera

Vetevendosje alderdiak botoen % 38,2 eta % 42,3 artean lortuko ditu (botoen % 50,3 eskuratu zituen 2021ean), 'Koha Ditore' egunkariaren eta Klan Kosova telebista-katearen arabera. Horrekin, baina, Kurtik ez du agintea ziurtatuta.
Albin Kurti bozkatzen
Albin Kurti bozkatzen. Argazkia: EFE

Hauteslekuak itxita, lehen aurreikuspenek diote Albin Kurti jarduneko lehen ministroaren Vetevendosje (Autodeterminazioa) alderdiak irabaziko dituela Kosovoko hauteskunde orokorrak.

Kurtiren alderdiak botoen % 38,2 eta % 42,3 artean lortuko ditu (botoen % 50,3 eskuratu zituen 2021ean), Koha Ditore egunkariaren eta Klan Kosova telebista-katearen arabera. 

Bigarren indarra, botoen % 21 eta % 22,4 artean jasota, PDK (UCK gerrillatik sortua) izango da, LDK alderdi independentistaren aurretik (botoen % 20), hauteslekuetan egindako galdeketetan bildatuko datuak baieztatzen badira.

Bestalde, gehienez ere boto-emaileen % 7,6k babestu dute AAK-NISMA taldea. 

Aurreikuspen horiek baieztatuz gero, oposizioko hiru alderdiek jarduneko lehen ministroak baino boto gehiago eskuratuko dituzte.

Gainerako 20 eserlekuak gutxiengo etnikoen artean banatuko dituzte.

Duela lau urteko hauteskundeetan gehiengo osoa lortu zuen Kurtiren Vetevendosje alderdiak, botoen % 17 lortu zituen PDK-k eta botoen % 12,7, berriz, LDK-k.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X