Adimen artifizialari buruzko goi-bilerak mundu osoko agintariak eta adituak bilduko ditu Parisen
Gaur hasi eta bi egunez adimen artifizialaren nazioarteko goi-bilera egingo da Parisen. Frantziak eta Indiak antolatuta, mundu osoko ehunka gobernuburu, aditu eta sektoreko enpresaburu bilduko dira, adimen artifizialaren gaineko araudiak adoste aldera. Munduko gobernantza "hobetzea" da goi-bileraren helburuetako bat, eta adimen artifiziala gizartearentzat baliagarria izateko oinarriak adostea. Diplomaziarako eta inbertsioetarako ere baliatuko dute gailurra.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Narendra Modi Indiako lehen ministroak izango dute ekitaldiari hasiera emateko ardura. Eliseoko iturrien arabera, besteak beste, adimen artifizialaren erabileraren estandarrak bermatzeko nazioarteko mekanismoak indartzea bilatu nahi da.
Horretarako, mundu mailako funts komun bat sortu nahi dute, teknologia mota hau "elkarlanean" garatzeko eta herrialde guztiek adimen artifiziala "independentzia estrategikoarekin" erabiltzeko aukera izan dezaten. "Inteligentzia artifizialari buruzko mezu politikoa igorri nahi dugu: gizarteari ekarpena egiteko eta gizartearen zerbitzurako tresna dela esan nahi diogu munduari, eta ez alderantziz", esan zuen Frantziako Gobernuak, goi-bileraren aurkezpenean.
109 mila milioiko inbertsioa
Estatu Batuen eta Txinaren arteko lehia teknologiko betean, Frantziak aurrea hartu nahi du Europan, eta adimen artifizialean azkarrago eta indartsuago aurrera egitea eskatu zuen bart Macron presidenteak, telebista publikoan egindako elkarrizketan.
Zentzu horretan, iragarri zuen Frantziak datozen urteotan 109 mila milioiko inbertsioak egingo dituela. Erantsi zuen Europa "atzean" geratzen ari dela eta "inbertitzea" dela aukera bakarra.
Inbertsioen xehetasunak goi-bileran emango dituzten arren, azken egunotan hainbat informazio zabaldu dira. Horien artean, jakin da Frantziako Mistral AI konpainiak datuen kudeaketarako zentro erraldoi bat jarriko duela martxan Frantzian, milaka milioi inbertituta.
Bestalde, Kanadako Brookfieldek ere 20 mila milioi euroko inbertsioa iragarri du, Cambrai eskualdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso dio Tel Avivi, Ali Lariyaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen aburuz, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aire defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.