Hamasek sei israeldar askatu ditu larunbat honetan, Gazako su etenaren baitan egindako zazpigarren trukean
Hamas talde islamista palestinarrak sei bahitu israeldar askatu ditu larunbat honetan, bi zeremonia publikotan eta izaera pribatuko hirugarren batean, Gazako Zerrendaren erdialdean eta hegoaldean. Bahituen eta presoen arteko zazpigarren trukea da gaurkoa, urtarrilaren 19an Hamasen eta Israelen arteko su-etenaren lehenengo fasea indarrean sartu zenetik.
Sei bahituetatik bost Gurutze Gorriaren esku utzi dituzte, bi ordu eta erdiko aldearekin Rafahn (Zerrendaren hegoaldean) eta Nuseirateko errefuxiatu-eremuan egindako bi zeremoniatan.
Omer Shem Tov (22 urtekoa), Omer Wenkert (23 urtekoa) eta Eliya Cohen (27 urtekoa) gazteak utzi dituzte libre Nuseiraten, osasun egoera onean, itxuraz. Nova musika jaialdian bahitu zituzten hirurak 2023ko urriaren 7an. Berdez jantzita eta publikoa agurtzen zutela agertu dira hirurak eskenatokian, dozenaka milizianoz inguratuta.
Hiru horiek askatu aurretik, Hamasek beste bi bahitu utzi ditu Gurutze Gorriaren esku Rafahn, Gaza hegoaldean: Avera Mengistu eta Tal Shoham. Mengistu (37 urte) etiopiar-israeldarra da, eta 2014an bahitu zuen Hamasek, Gazako Zerrendan bere kasa sartu ostean. Tal Shohamek (39 urte) Austriako eta Israelgo herritartasunak ditu, eta 2023ko urriaren 7ko erasoaldian atxilotu zuten.
Azkenik, 37 urteko beduino bat askatu dute zeremonia pribatu batean. Hisham al Sayed izeneko beduinoa 2015etik zegoen bahituta.
602 preso palestinar askatu
Sei bahitu horien truke, 602 preso palestinar geratuko dira aske. Gehienak 2023ko urriaren 7tik aurrera atxilotu zituzten. Tartean daude biziarteko kartzela-zigorra duten 50 palestinar eta zigor luzeak dituzten beste 60.
Hala ere, ez dituzte gaur askatuko; izan ere, Israelgo Gobernuak igandeko 20:00ak arte atzeratu du preso palestinarren askatzea (19:00ak Euskal Herrian), Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa buru duen segurtasun-bilera bat amaitu arte, alegia.
Asteburu honetan egingo den trukearekin amaituko da su-etenaren lehen fasea, astebete barru. Oraindik ez dago akordiorik bigarren faserako.
Horren harira, Abdul Latif al Qanou Hamasen bozeramaileak berretsi du mugimendu palestinarra bide beretik jarraitzeko prest dagoela, "gerra amaitzeko, okupatzaileek alde egiteko eta Gazako Zerrenda berreraikitzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.