AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elon Muskek dimisioa emango duela jakinarazi die Trumpek bere gobernuko kideei

AEBko "Politico" egunkariaren arabera, Muskek Gobernuan duen kargua uztea eta bere enpresetara itzultzea adostu dute Trumpek eta enpresaburuak berak.
Elon Musk, Etxe Zurian. EFE
Elon Musk, Etxe Zurian. EFE

Elon Musk munduko pertsonarik aberatsenak dimisioa emango du "laster", eta AEBko Gobernuan duen kargua utziko du, Donald Trump presidenteak bere Exekutiboko kideei jakinarazi dienez, betiere AEBko Politico eguankariaren arabera.

Trumpek gastu publikoa murriztea agindu zion Muski, eta, zeregin horretarako, hainbat agentzia publiko itxi, eta milaka funtzionario kaleratu ditu enpresaburuak.

AEBko presidenteak eta Muskek berak adostu ei dute dimisioa, azken egunetan.

Politicoren esanetan, Trump "pozik" dago Musken lanarekin, baina hegoafrikarra "zama" gisa ikusten hasi dira AEBko Gobernuaren barruan.

"Esklusiba hau zaborra da"

Bere aldetik, Etxe Zuriak ukatu egin du informazioa, eta nabarmendu du Muskek haren "lan paregabea" bukatutakoan utziko duela kargua.

"Esklusiba hau zaborra da", adierazi du Karoline Leavitt Etxe Zuriaren bozeramaileak, X sare sozialean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X