AEBri ezarritako muga-zergak % 84ra igo ditu Txinak, Trumpen hordagoari erantzunez
Musean ariko balira bezala, Txinak arin erantzun dio Donald Trump AEBko presidenteak egindako hordagoari, eta AEBko produktuei ezarritako muga-zergak % 34tik % 84ra igoko dituela iragarri. Aurrez, modu bertsuan jokatu zuen handi-mandi estatubatuarrak, eta Beijingo inportazioen gainean jarritako tasa bikoiztuko zuela erabaki.
Ohar bidez egin du iragarpena Txinako Finantza Ministerioak. Zehaztu duenez, arantzel berria apirilaren 10ean sartuko da indarrean, AEBk "hainbat aldiz egindako akatsa"ri erantzunez —hasieran batean, % 20ko muga-zerga ezarri zion; gerora, % 34 gehitu, eta azkenerako, bikoiztu—.
Bestalde, Txinako Merkataritza Ministerioak AEBren kontrako neurri gehiago hartu ditu. Esportazioen kontrolerako zerrendan AEBko 12 konpainia sartu ditu. Tartean daude ekipoen fabrikatzaileak eta ingeniaritza enpresak: BRINC (droneak egiten ditu), Novotech (aeronautika enpresa), Marvin Engineering Company (makineria) eta Echodyne (radarrak).
Sei konpainia "enpresa ez fidagarrien" zerrendan txertatu ditu, horien artean, ekipo militarren hornitzaileak daude, hala nola Cyberlux eta Sierra Nevada. Agiriaren arabera, murrizketa horien helburua "erabilera bikoitzeko" artikulu zibil eta militarrak ez trukatzea da.
Beijingek kexa bat helarazi dio Munduko Merkataritza Erakundeari (MME), eta ohartarazi du muga-zergek munduko merkataritza are gehiago ezegonkortzeko mehatxua ekarriko dutela. "Egoera modu arriskutsuan larriagotu da... Erasandako kideetako bat den aldetik, Txina kezkatuta dago eta neurri horren aurka dago", adierazi dio Txinak Munduko Merkataritza Erakundeari.
"Txina gerra komertzialen aurka badago ere, bere interes legitimoak irmo defendatuko ditu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.