Muga-zergak, indarrean: AEBk ia mundu osoko herrialdeei ezarri dizkio arantzelak; % 104koak, Txinari
Donald Trump presidenteak iragarritako muga-zerga berriak indarrean jarri dituzte gaur Ameriketako Estatu Batuek (AEB). Neurriek erabateko aldaketa ekarri dute AEBko merkataritza-politikan, eta dagoeneko nazioarteko merkatuetan astindua eta erantzun diplomatikoen oldea eragin dituzte, batez ere Txinaren eta Europar Batasunaren aldetik.
Muga-zerga berriak % 10eko tasa orokorra ezarriko die inportazio guztiei; Europako lehengaien gainekoa % 20ra igoko da, eta Txinaren kasuan, % 104ra artekoa izango da. Gainera, automobilek eta autoen parteek (Mexiko eta Kanadakoek izan ezik) % 25 ordainduko dute. Txina da eraso komertzialaren jomuga nagusia, eta Pekinek ohartarazita zeukan "amaierara arte borrokatuko" zuela, Trumpek mehatxatu duen % 50eko zerga gehigarria ezarriz gero (handi-mandiak bete egin du mehatxua).
Muga-zergen gerrak arrastoa utzi du dagoeneko: munduko burtsek 10 bilioi dolar inguru galdu dituzte. Wall Streetek beherakada handiak izan ditu, Applek eta horren gisako erraldoi teknologikoek gidatuta, eta Asiako eta Europako burtsek galdutakoaren zati bat berreskuratu nahi dute, aste beltzaren hasieran.
___________________
___________________
Euskadin, Eusko Jaurlaritzak kontingentzia-plan bat prestatu du muga-zerga berriak direla eta. Eusko Jaurlaritzak arrisku handiena duten sektoreak babesteko neurriak aztertu ditu, pandemian zehar abian jarritako laguntzen ildotik. Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu duenez, bestalde, "enpresen ondoan egongo da foru gobernua". Hala, hainbat neurri ditu mahai gainean: zerga alorreko ordainketak atzeratzea, dirulaguntzak ematea, merkatu berriak arakatzeko laguntza ematea edota bertako produktuak kontsumitu daitezn sustatzea.
Era berean, Europar Batasunak muga-zerga industrialak kentzea eskaini dio Washingtoni. Hala ere, Etxe Zuriak ez dio proposamenari erantzun. Ursula von der Leyenek ziurtatu du Europak "tresna guztiak mahai gainean" dituela bere interesak defendatzeko.
Adituak atzeraldi globala ekarriko duen errepresalien zurrunbiloaren beldur dira. Trump, berriz, negoziatzeko prest agertu da, baina "zerbait bikaina" eskaintzen badiote bakarrik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.