Palestinarrak Nakba oroitzen ari dira, eta, bitartean, Israelek Gazaren aurka egiten dituen erasoek etenik ez
Milaka palestinarrek parte hartu dute gaur Zisjordaniako Ramallah hirian deitutako martxa batean, Nakba (hondamendia, arabieraz) gogoratzeko, eta, aldi berean, Gazan bizi den egoera salatzeko. Gutxienez 70 pertsona hil eta dozenaka zauritu ditu Israelek Zerrendaren aurka egindako azken erasoetan, Gazako Osasun Ministerioak azaldu duenez.
"Gure herria hondamendi are larriagoa eta mingarriagoa jasaten ari da gaur Gazako Zerrendan", azpimarratu du Mahmoud Aloul Al Fatahren presidenteordeak. Al Fatahk Palestinar Aginte Nazionala, okupatutako lurralde palestinarretako zati txikietan, gobernatzen du.
Gaur, bonbardaketen abisua emateko alarmak 77 segundoz martxan jarri dituzte okupatutako Zisjordaniako hiri palestinarretan, Nakba hasi zenetik igarotako urte kopuruari erreferentzia eginez.
Nakba Eguna deiturikoa maiatzaren 15ean oroitzen da. 700.000 bat palestinar indarrez deserriratu zituztela gogora ekartzeko data. 1948ko gerra arabiar-israeldarrean milizia sionistek euren etxeetatik bota zituzten. Sei milioi palestinar inguru bizi dira gaur egun Gaza, Zisjordania, Libano, Jordania eta Siriako 58 errefuxiatu-eremuetan.
Bestalde, 200 bat ikasle palestinar eta israeldarrek mobilizazioa egin dute gaur Nakba gogora ekartzeko, Tel Aviveko Unibertsitateko campusetik gertu, nahiz eta asteartean Yoav Kisch Israelgo Hezkuntza ministroak horrelako deialdiak ahalbidetzen dituzten unibertsitateen finantziazioa etetearekin mehatxu egin.
Bien bitartean, Gazan, azken orduotako eraso bortitzenak Jabalian eta izen bereko errefuxiatu-gunean gertatu dira.
Basem Naim Hamasen kideak adierazi du gutxienez 40 hildako izan direla, gehienak emakumeak eta haurrak, eta bideo bat partekatu du, hainbat adingabe gorputegi batean pilatuta agertzen, "ESTATU TERRORISMOA" esaldiarekin batera.
Beit Lahiako ospitalearen arabera (Zerrendako iparraldea), gutxienez 22 adingabe eta 15 emakume dira hildakoen artean.
Israelek eragotzi egiten du lurralde palestinarrean nazioarteko prentsa modu independentean sartzea, eta, beraz, zaila da hildakoen kopurua egiaztatzea, nahiz eta NBEk eta nazioarteko hainbat erakundek sinesgarritasuna eman Gazako Osasun Ministerioak egunero jasotzen dituen zifrei.
Ministerioaren azken zenbaketaren arabera, Israelgo Armadak 52.928 pertsona baino gehiago, gehienak haurrak eta emakumeak, hil ditu Gazan, eta 119.846 zauritu.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.