Bi ordu baino gutxiago iraun du Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazio bilerak
Bi ordu baino gutxiago iraun du Ukrainako eta Errusiako ordezkaritzek Istanbulen egin duten batzarrak. 2022tik zeuden bildu gabe, eta gerrari bukaera emateko bideak negoziatzeko asmoarekin batu dira, Anadlu agentzia turkiarrak jakinarazi duenez.
Ordu eta 45 minutura justu-justuan iritsi den hitzorduan, Turkiako Atzerri ministro Hakan Fidfan izan dute bitartekari.
Bilera bukatu berritan, Ukrainako Suspilne telebista publikoak esan du negoziazioak "etenaldian" daudela orain.
Batzarrean, bestalde, gerraren bukaera hizpide hartuta, baldintza zehatza ezarri dio Errusiak Ukrainari: atera ditzala tropak inbasioa hasi zenetik Moskuk anexionatutako lau lurraldeetatik, ukrainar ordezkaritzaren iturri batek Suspline telebista katerari adierazi dionez. Kievek, baina, uko egin dio eskaerari.
Tass albiste agentzia errusiarrak ere eman du gaurko hitzorduaren gaineko informaziorik. Horren esanetan, alde biek erabaki gabe dute oraindik berriro hitz egingo duten ala ez.
Mihail Galuzin Errusiako Atzerri ministrordea, Igor Kostyukov Estatu Nagusiko informazio zerbitzuetako burua eta Aleksander Fomin Defentsa ministrordea ere izan dira batzarrean.
Ukrainako Gobernua ordezkatuz, Defentsa ministro Rustem Umerov, Atzerri ministrorde Sergiy Kyslysya, segurtasun zerbitzuetako buruzagiorde Oleksander Poklad eta espioitza zerbitzuetako buruzagiorde Oleg Lugovski izan dira bertan.
AEBren, Turkiaren eta Ukrainaren arteko topaketa
AEBk, Turkiak eta Ukrainak batzarra egin dute gaur goizean, Errusia eta Ukrainaren arteko negoziazioak abiatu aurretik.
AEBko estatu-idazkari Marco Rubio eta Ukraina eta Turkiako Atzerri ministro Andri Sibiga eta Hakan Fidan izan dira bilera horretan.
Bertako agintarien esanetan, "hiru aldeen arteko negoziazioak hasi dira dagoeneko", eta baieztatu dute Ukrainako goi-kargudunak daudela Turkian, Errusiako ordezkariekin batzartzeko asmorik ez badute ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.