Errusiak gutxienez bederatzi zibil hil ditu Ukrainan, Istanbulgo elkarrizketen biharamunean
Errusiak gutxienez bederatzi zibil hil eta lau zauritu ditu Bilopillia inguruan, Sumy eskualdean, droneak erabiliz autobus baten aurka egindako eraso batean, bertako agintariek jakitera eman dutenez.
"Gaur, Bilopillia hirian, Sumy eskualdean, Errusiaren beste ekintza bortitz beldurgarri bat sufritu dute. Zibilak zeramatzan autobus bati eraso diote. Orain arte bederatzi dira hildakoak, eta lau zaurituak", jakinarazi du Poliziak Telegramen zabaldutako mezu batean.
Bertako hedabideek salatu dute ez dela "bonbardaketa hutsa" izan, Errusiako Armadaren "gerrako krimen ziniko bat" baizik, zibilen aurka jo duelako "berriro", "Nazioarteko Zuzenbidearen eta gizatasunaren arau guztiei jaramonik egin gabe".
Errusiako eta Ukrainako ordezkaritza taldeek lehenengo harreman zuzenak Istanbulen izan eta biharamunean egin dute erasoa. Lehenengo batzar horretatik atera den emaitzetako bat mila gerra-presoren trukea adostea izan da.
Errusiak atea ireki dio goi-bilerari
Kremlinek atea ireki dio gaur Putinen eta Zelenskiren arteko balizko goi-bilerari, "aurreakordioak" adosten badira lehenago, tartean su-etenerako baldintzak. Azken horren harira, datozen egunotan bi ordezkaritzek baldintzak jasotzen dituzten zerrendak trukatuko dituzte.
Dimitri Peskov Kremlinen bozeramaileak ostiralean Istanbulen Moskuko eta Kieveko ordezkaritzek izandako batzarraren ondorioei egin die erreferentzia. 2.000 gerra-preso trukatzeko akordioaz gain, su-etena ezartzeko bete beharreko baldintzen zerrendak trukatzea adostu zuten.
"Su-etenerako baldintzen zerrendak trukatzea adostu dugu. Errusiak bere zerrenda prestatu eta entregatuko dio Ukrainari, eta trukean Ukrainarena jasoko du", adierazi du Peskovek, eta hurrengo batzarrak sekretupean egingo dituztela gaineratu du.
"Ziurrenik ez da iragarri behar zer jasoko duten zehazki. Negoziazioek beren bidea egingo dute, baina ateak itxita izango dira", azaldu du Kremlinen ordezkariak, TASS albiste-agentziaren arabera.
Goi-bilera antolatzea zaila izango omen da, baina ez ezinezkoa: "Bilera hori egin litekeela uste dugu, bi aldeen ordezkaritzen elkarlanari esker, zenbait akordio lortuz gero".
Zelenskik Errusiaren aurkako presio handiagoa eskatu du
Zelenskik, bere aldetik, azpimarratu du Kremlinek su-etena ezartzeko aukera izan zuela Istanbulen, baina ez zuela egin, eta hiltzen jarraitzeko aukerari eutsi ziola horrela. Horregatik, Errusiari presioa egiteko eskatu dio nazioarteari.
"Atzo, gerra honetako edozein egunetan bezalaxe, su-etenerako akordioa egon zen. Ukrainak denbora asko darama proposatzen: erabateko eta baldintzarik gabeko su-etena bizitzak salbatzeko. Errusiak hiltzen jarraitzeko aukerari bakarrik eusten dio", adierazi du Telegramen.
"Errusiari presioa egin behar diogu sarraskiak amai ditzan. Isun handiagorik gabe, Errusiaren gaineko presio handiagorik gabe, ez da benetako diplomaziarik egongo", nabarmendu du.
Trumpek "nekatuta" ikusten du Putin, eta negoziaziorako tarterik gabe Zelenski
Donald Trump AEBko presidenteak esan du Ukrainako gerrak Putini eta Zelenskiri ere eragin diela, lehena "nekatuta" eta bere irudia narriatuta ikusten duelako, eta bigarrena etengabe laguntza eske ari delako.
"Uste dut Putin nekatuta dagoela honekin guztiarekin, ez du itxura onik", adierazi du AEBko presidenteak Fox telebista-katean.
Putin bakea lortzeko oztopo izan daitekeen galdetuta, Trumpek esan du Zelenski egoera gero eta itogarriagoa luzatzen ari dela. "Gauza bera esaten dut beti hari buruz: ez ditu kartak bere eskuetan. Armada erraldoi baten aurka egiten ari da, eta bere gaitasuna txikitzen da", esan du AEBko presidenteak.
"Zelenski munduko saltzaile onena iruditzen zait. Ni baino askoz ere hobea da. Washingtonera etortzen den bakoitzean 100 milioi dolar eramaten ditu etxera", esan du Trumpek, eta Ukrainari etengabe laguntzen aritzea dirua xahutzea dela berretsi du: "Dirua dirua da. Ez dago amorru gehiago ematen didan gauzarik diru hori guztia xahututa ikustea baino".
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.