Errusiak eta Ukrainak adostu dute su-eten planak aurkeztea eta 2.000 preso trukatzea
Errusiak eta Ukrainak adostu dute su-eten planak aurkeztea —bi aldeek aztertutako proposamenak izango dira— eta 2.000 preso trukatzea, Vladimir Medinski errusiar negoziatzaileak jakinarazi duenez.
"Beharrezkoa ikusten dugu negoziazioekin jarraitzea", esan du Medinskik komunikabideen aurrean, bilera bukatu berritan egin duen agerraldian.
Bi aldeen arteko konfiantza ariketa betean, Moskuk eta Kievek iragarri dute "datozen egunetan" trukatuko dituztela presoak.
2022ko otsailaren 24an gerra hasi zutenetik egingo duten gatibu truke handiena izango da aipatutakoa.
Horixe esan du, behinik behin, errusiar negoziatzaileak, Istanbuldik.
"Ukrainak eskatu digu bi estatuburuen arteko negoziazio zuzenak egotea. Proposamena kontuan hartuko dugu", esan du Kremlinaren ordezkariak.
Halaber, "pozik" agertu da gaurko hitzorduaren emaitzarekin, eta elkarrizketekin jarraitzeko asmoa erakutsi du.
2022tik lehenengoz bildu dira gaur Errusia eta Ukraina. Bestalde, Putin eta Zelenski 2019ko abenduan batzartu ziren azkenekoz, Parisen. Frantziako eta Alemaniako bitartekariek ere hartu zuten parte orduko hartan.
Europar buruzagiek Zelenki babestu dute
Europako buruzagiek babesa agertu diote Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiri, eta "batasunerako" eta "konponbiderako" deia egin dute, Vladimir Putinek Istanbulgo bilerara ez joateko erabakiaren aurrean. Hiru urte zeramatzaten Errusiak eta Ukrainak gabe.
Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek atsekabetuta esan du mundu mailako ordena "mundu mailako desordena" bihurtu dela, eta "Putinen ideia inperialistak" eta "beste arrazoi geopolitiko batzuk" jo ditu horren errudun.
Frantziako presidente Emmanuel Macronek gogora ekarri du Ukrainako gerra guztiok "begiratzen" dugun gatazka bat dela. "Uste dut azken orduetan Errusiak argi utzi duela ez duela su-etenik nahi", salatu du.
"Errusia negoziazio mahaian esertzen ez bada, Putinek ondorioak ordaindu beharko ditu. Errusia jokatzen ari da, eta Ukraina bakearen alde egiten ari da", esan du Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmerrek.
Alemaniako kantziler Friedrich Merzek eta Italiako lehen ministro Giorgia Meloni ere mintzatu dira horretaz. "Neurri bateratuak" eta "fronte komun bat" eskatu dituzte biek.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.