Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiaren eta Ukrainaren arteko lehen bilerak bi ordu baino gutxiago iraun du

Iragarkia
18:00 - 20:00
Errusiaren eta Ukrainaren arteko lehen bilerak bi ordu baino gutxiago iraun du
Gerrari irtenbide negoziatu bat aurkitzen saiatzeko 2022tik egin den lehen bilera zuzena izan da. Errusiak baldintza gisa jarri du Ukrainak bere tropak erretiratzea Moskuk anexionatu dituen lau eskualde ukrainarretatik. Kievek ez du onartu eskaera hori.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X