UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kremlinek ez du 30 eguneko su-etena onartu, isun mehatxuak "onartezinak" direlako

"Ultimatum hizkera onartezina da. Ezin da Errusiarekin modu horretan hitz egin", adierazi du Dmitri Peskovek, presidentearen bozeramaileak.
Dmitri Peskov Putinen bozeramailea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Dmitri Peskov Putinen bozeramailea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Kremlinek ez du onartu Ukrainak eta Europako buruzagi batzuek proposatutako 30 eguneko su-etena, menia gaur bertan ezarri ezean isun mehatxuak egin izana "onartezina" delako.

"Ultimatum hizkera onartezina da. Ezin da Errusiarekin modu horretan hitz egin", adierazi du Dmitri Peskovek, presidentearen bozeramaileak.

Errusiako Gobernuaren arabera, Putinek "krisiari benetako irtenbide diplomatikoa" eman nahi dio, gatazkaren "sakoneko arrazoiak" errotik konpondu, eta "bake iraunkorra" ezarri, eta horixe helarazi du gaur Peskovek.

Kremlinen bozeramaileak igande arratsaldean Donald Trump AEBko presidenteak igorritako mezuari ere heldu dio, Zelenskiri eskatzen baitzion "berehala" onartzeko Putinen eskaintza, nahiz eta Washingtonen eta Kieven jarrera ofiziala aurrez 30 eguneko su-etena ezartzea den.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X