Hirugarren hauteskundeak hirugarren urtez jarraian Portugalen, eta gobernagarritasunak kolokan jarraitzen du
Portugalek hirugarren hauteskunde eguna du gaurkoa hirugarren urtez jarraian, eta gobernatzeko ezintasunaren itzalak hor jarraitzen du, inkestek ez baitute aldaketa handirik aurreikusten aurreko hauteskunde aurreratuen aldean. Luis Montenegro lehen ministro kontserbadoreak bere familiako negozioekin interes gatazkak izan ditzakeela eta, konfiantza mozioa aurkeztu zuen, eta gainditu ez zuenez, hauteskundeak errepikatu dituzte berriro.
Aste honetan argitaratutako inkesten arabera, Montenegrok (Aliantza Demokratikoa AD) aurrena jarraitzen du, botoen % 32 jasoko baititu, 2024an baino zertxobait gehiago, baina lehengo gobernagarritasun arazo berbera izango luke, aliantzak aldatzen ez badira; izan ere, sozialistek botoen % 26-28 lortuko omen dituzte.
Azken hauteskundeen onuradun nagusia Chega eskuin-muturreko alderdia izan zen, hirugarren alderdi gisa sendotu baitzen. Montenegrok irmo dio baztertu egiten duela Chegarekin itunak egitea, gehiengo egonkorrik eduki ez arren, baina liberalekin lor dezake oraingoan egonkortasun hori.
Hori horrela, Marcelo Rebelo de Sousa presidenteak bozketan parte hartzeko deia egin die herritarrei, Portugalen egonkortasuna ez ezik, Europarena ere dagoelako jokoan. "Mundua dagoen bezala dago, ez dago erraz, duela urtebete baino zailago dago", esan zuen aurreko igandean, aurrez botoa eman zuenean.
Hautagaiek egonkortasuna bermatuko liekeen adinako babesik lortzen ez badute, Rebelo de Sousak gogorarazi du gutxienez urtebete igaro beharko dela hauteskundeak berriro deitzeko, Asanblea ezin delako desegin presidentearen agintaldiaren azken sei hilabeteetan.
Ezegonkortasun politikoa gorabehera, Portugal egonkor dago ekonomikoki 2016tik. Hala ere, herritarren artean, soldata txikiak eta etxebizitza lortzeko zailtasunak BPGaren % 2ko igoerak baino garrantzia handiagoa dute.
Zergatik aurreratu dira hauteskundeak?
Montenegrok konfiantza galdea egin zion Asanbleari, ikerketa batzorde bat osatzeko egin zioten mehatxuaren ostean, prentsan bere senideekin lotutako negozioen eta Gobernuaren arteko loturak argitaratu ostean; galdu zuenez, Rebelo de Sousak hauteskundeak aurreratu zituen.
Montenegro Antonio Costa lehen ministro ohiari eragiten zion ustezko ustelkeria kasu batengatik iritsi zen boterera.
Jokaldi arriskutsua izan da hauteskunde aurrerapenarena, baina neurrizkoa, Portugalen inork ez zuelako hauteskundeetara joan nahi. Sozialistek porrot gogorra jaso zuten 2024ko martxoan, eta Chegak boto-emaileak gal ditzake, Montenegroren mesedetan.
Etxebizitza, osasuna eta ustelkeria
Montenegrok bere programarekin jarraitzen uzteko eskatu die hautesleei, besteak beste, zergak murrizteko, osasun-sistema hobetzeko eta migrazio-politika gogortzeko. Azken puntu horrekin Chegako boto-emaileak erakartzen saiatzea egotzi diote.
Montenegrori eskuin-muturraren botoak eskuratzen saiatzea egozten dioten bitartean, Pedro Nuno Santos sozialistari bere diskurtsoa moderatzea leporatzen diote, zentroko boto-emaileak erakartzeko.
Sozialistek 2024ko hauteskundeetan lortu zituzten botoak berriro eskuratzea espero dute, hau da, botoen % 26-28 inguru, eta gainerako alderdi ezkertiarrak urrun geratuko zaizkio.
Buruzagi sozialistak itzalaldia aprobetxatu du, besteak beste, Montenegrok krisi handiei aurre egiteko duen ezintasuna salatzeko. "Agintea eta lasaitasuna falta izan ziren", kritikatu zuen.
Santosek osasun-sistema indartzea hitzeman du, medikuak eta bestelako osasun-langileak kontratatuz eta odontologia eta buruko osasuna sare publikoan sartuz. Era berean, zerga-murrizketa promestu die 35 urtetik beherakoei, eta, Montenegrok bezala, etxebizitza gehiago eraikitzearen aldekoa da, prezioak jaisteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada, 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan, eta 650 lagun inguru oraindik ezin izan dira etxera itzuli.
Landetako baso-sutea berpiztu egin da eta 1.600 hektarea erre ditu
Luglon udalerriaren hegoaldean hasi zen sua, Mont-de-Marsanetik 30 kilometrora, eta Garein ingurura zabaldu da. 700 pertsona inguru ebakuatu dituzte prebentzioz.
7,7 graduko lurrikara batek hildakoak eragin ditu Indonesian
Lurrikarak Flores uhartea astindu du goizaldean, eta iparraldeko kostaldearen parean eta 15 kilometroko sakoneran izan du epizentroa. 2.000 pertsona ebakuatu dituzte, baina zaurituak eta kalte materialak eragin ditu.
Trumpek esan du Ormuzko itsasartea AEBko lurraldetzat joko duela "laster"
Iran "garaitu" ostean egingo duela eta Washingtonen baimenik gabe itsasontziek ezingo dutela itsasartea zeharkatu adierazi du. Teheranen hitzetan, "ezin da txioak, hegazkin-ontziak, dekretuak edo hauteskundeetako hitzaldiak baliatuta bereganatu".
Frantziako Konstituzionalak baliogabetu egin du 15 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzeko debekua
Epai horren harira, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Sebastien Lecornu lehen ministroari eskatu dio Gobernuak "testu juridikoki sendoa" presta dezala, epaia bera eta Europako araudia aintzat hartuta, eta erreforma "2027ko udaberria baino lehen" indarrean sartzeko asmoari eusten diola gaineratu du.
Kolonbian 285 dira jada lurrikararen ondorioz hildakoak, eta 379 desagertu daude oraindik
7,4 graduko lurrikararen epizentroa San Jose del Palmarren izan zen, Ozeano Bareko kostaldean dagoen Choco departamenduko herrian. Azken datuen arabera, 3.975 pertsona zauritu eta 45.523 familia kaltetu dira. Horrez gain, 12.828 etxebizitza suntsitu dira.
20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan
Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.
Nigel Farage ultranazionalista EBko Parlamentura itzuli da, Clactongo hauteskundeak irabazi ostean
Alderdi nagusiek boikota egin diete hauteskunde horiei, Faragek iritzi publikoaren aurrean bere burua indartzeko egin duen “pantomima bat” izan dela iritzita.
Ikuskizun bikoitza Stonehengen: eguzki-eklipsea eta Pertseidak, gau historiko batean
Stonehenge gau ahaztezin baten agertoki bihurtu da. Eguzki-eklipse partziala izan ostean, monumentu megalitikoak zerura begira jarri du berriro, Pertseiden unerik ikusgarrienaz gozatzeko. Milaka lagunek bat egin dute hitzordu astronomiko bikoitzarekin.
Espainiar bat, Kolonbiako lurrikaran hildakoen artean
Herrialdearen ipar-mendebaldean 7,4 graduko lurrikararen ondorioz 273 pertsona hil eta 3900 inguru zauritu dira.