Israelek baimendutako laguntza apurra ez da oraindik Gazako herritarrengana iritsi
Gazatarrek ez dute Israelgo Armadak baimendutako laguntzarik jaso, Stephane Dujarric NBEko Idazkaritza Nagusiaren bozeramaileak gaur ohartarazi duenez.
"Orain arte, ezin izan da hornidurarik atera Karim Shalomeko deskarga eremutik. Atzo gauean Israelgo agintariek gure taldeei baimena eman zieten oso militarizatuta dagoen gune batetik igarotzeko, baina erasoren bat gertatzeko edo laguntza lapurtzeko arrisku handia zegoela uste genuen", azaldu du Dujarricek.
NBEko agentziak Israelgo Gobernuarekin "ibilbide alternatiboak" negoziatzen ari direla gaineratu du, Tel Avivek ibilbide bakarra erabiltzeko baimena eman baitu.
Une honetan "100 bat kamioi" daude laguntza humanitarioarekin, zain, Karim Shalomeko deskarga eremu horretan, hau da, muga zeharkatu eta Gazara sartzeko aukera izan dute, baina laguntza ez da herritarrengana iritsi oraingoz, "gure printzipioen arabera" helarazi behar da, bozeramaileak zehaztu duenez.
Dujarricek argi utzi du Israelek baimendutako kamioiak ez direla nahikoak: "Garrantzitsua da azpimarratzea azkenean Karim Shalomen sartzeko baimena jaso duten hornidura mugatuek ez dutela Gazako beharrak asetzeko balio", gogorarazi du bozeramaileak.
MOEren kamioi bakar bat ere
Gainera, Munduko Osasun Erakundearen (MOE) laguntza humanitarioa duen kamioi bakar bat ere ezin izan da sartu Gazan, 68 ibilgailu horretarako prest dauden arren, gaur arduradun nagusietako batek erakundearen batzarrean baieztatu duenez.
"Bi kamioi (beste eragile humanitario batzuen laguntzarekin) asteartean sartu ahal izan ziren, eta hiruri ez zieten sartze utzi, baina MOEren kamioi bat bera ere ezin izan da Gazan sartu orain arte", adierazi du Mike Ryan erakundeko Larrialdi Humanitarioen zuzendariak Palestinako lurraldeetako osasun egoerari buruzko eztabaidan.
Israelgo ordezkaritzak eztabaida berean argudiatu duenez, Hamasek aurretik Gazan sartu den laguntza humanitarioa erabili du salmentarekin etekin ekonomikoak lortzeko eta "gerra luzatzeko". Estatu sionistak martxoaren hasieratik galarazita du laguntza humanitarioa sartzea.
Bestalde, Nazio Batuen Erakundeko Haurren Eskubideen Batzordeak "Gazako haurren hilketekin eta kalte fisikoarekin amaitzeko" eskatu dio Israeli gaur, eta laguntza humanitarioa Zerrendan sartzea uzteko ere eskatu dio.
"Ezin da justifikatu nazioarteko zuzenbidearen eta zuzenbide humanitarioaren aurka egiten duten neurri horiek; Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa eta Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioa urratzen dute", salatu du batzordeak, ohar batean.
Nazio Batuen aditu organoak ziurtatu duenez, joan den astean Israelek 100 haur baino gehiago hil zituen Gazaren aurka egindako erasoetan. Munduko Osasun Erakundearen arabera, berriz, 50 bat gehiago hil dira elikagai faltagatik astebetean, eta baliteke 700.000 lagun gehiago hiltzea hemendik urtebetera.
Batzordeak, gainera, Tel Aviveko Gobernuari presioa egin diezaion eskatu dio nazioarteari, Gazara laguntza humanitarioa sartzeko oztopoak ken ditzan, blokeoak bi hilabete eta erdi baino gehiago irauten baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.