BOZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oposizioa zatituta dagoela ekin dio Venezuelak hauteskunde egunari

Arrakala sortu dute oposizioan hauteskundeek, Henrique Capriles agintari ohiak, Juan Requesens diputatu ohiak eta Zulia estatuko presidente Manuel Rosalesek osatutako taldeak (gutxiengoa dute) hautagaitza aurkeztu baitute, PUD Plataforma Unitario Demokratikoari entzungor eginda.
Hauteskunde eguna Venezuelan
Hauteskunde eguna Venezuelan. Argazkia: EFE

Gaur, igandea, hauteskunde eguna dute Venezuelan. Asanblea Nazionaleko 285 kideak hautatuko dituzte, baita lurraldeetako kontseiluetarako hauteskundeak ere. Oposizioaren zatiketa da nabarmen. Prozesuan parte hartzea babestu dute batzuek; kontrara, iruzurra tarteko, hautagaitza aurkezteari uko egin diote gainerakoek.

"Iritsi da maiatzaren 25a, Venezuelak hautu demokratiko eta askea egingo duen eguna. 26 urtean egingo dugun 32. hauteskunde eguna da igande honetakoa. Venezuelan jaia da nagusi, herriak boterea eta burujabetza dituelako", nabarmendu du Nicolas Maduro jarduneko presidenteak.

Madurok nabarmendu du 24 gobernadore, Asanblea Nazionaleko 285 kide eta lurraldeetako kontseiluetako 260 legegile aukeratuko dituztela.

"Bozkatzen duenak bere estatuko agintariak hautatuko ditu. Bozkatzen duenak herria defendatuko duen Asanblea Nazionala aukeratuko du, subiranotasun nazionala, bakea, barne egonkortasuna, ekonomiaren susperraldia eta guztion oparotasuna. Boto-emaileak beren eskubide kontituzionalaz baliatu ahal dira", azaldu du.

Hartara, Madurok eskatu du "familian bozkatzea", eta herriak hauteskundeetan parte har dezala, "bakearen eta bizitzaren alde", "Venezuela hobe bat lortzeko" eta "nazioaren egonkortasuna xede".

Guztira, 21.485.669 pertsona daude hautetsontzietara deituta. Horretarako, 15.736 hautesleku ireki, eta 27.713 mahai jarri dituzte.

Bozketa hasi aurretik, oposizioko hautagai ohi Henrique Caprilesek Venezuelako Gobernuak "disidentziaren aurka" izandako azken jokabideak salatu ditu, "oposizioko alderdietan haserrea eta zatiketa areagotzea" bilatzen dutela iritzita.

Bitartean, oposizioko buru Maria Corina Machado hauteskundeetan parte hartzearen kontra agertu da, eta "Ez" biribil bat argitaratu du X sare sozialean duen kontuan, beste ezer esan gabe.

Arrakala sortu dute oposizioan hauteskundeek, Henrique Capriles agintari ohiak, Juan Requesens diputatu ohiak eta Zulia estatuko presidente Manuel Rosalesek osatutako taldeak (gutxiengoa dute) hautagaitza aurkeztu baitute, PUD Plataforma Unitario Demokratikoari entzungor eginda.

Venezuelak uztail amaieran egin zituen azken hauteskundeak. Orduko hauteskundeak zalapartatsuak izan ziren, oposizioak eta haren alde lerratu ziren nazioarteko hainbat herrialdek salatu baitzuten "iruzurra" egon zela, eta benetako garailea Edmundo Gonzalez zela aldarrikatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X