GATAZKA ARMATUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erresuma Batua Gerra Hotzaz geroztik izan duen mehatxurik "larrienaren" aurrean dagoela esan du Starmerrek

Erresuma Batuko lehen ministroak aurreratu duenez, bere herrialdeko militarrak letorkeen gatazka armatu bati aurre egiteko prestatzen ari dira.
Keir Starmer artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Keir Starmer artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak esan du herrialdea "Gerra Hotzaren osteko beste edozein unetan baino larriagoa, berehalakoagoa eta aurreikusezinagoa" den mehatxu baten aurrean dagoela, eta adierazi du bere herrialdeko militarrak letorkeen gatazka armatu bati aurre egiteko prestatzen ari direla.

Buruzagi laboristak Glasgown (Eskozia) emandako hitzaldi batean egin du ohartarazpen hori, Gobernuak adituei eskatutako Defentsaren Berrikuspen Estrategikoaren aurkezpenaren harira. Helburua, azaldu duenez, mehatxuei aurre egitea da, hala nola mehatxu nuklear eta zibererasoei.

"Errusia gero eta erasokorrago dago", eta "zuhurtziagabekeriazko ekintzek gure herrialdean bizitzea garestitzen dute", esan du Starmerrek, eta Erresuma Batua "gerrarako prestatzen" ari dela azpimarratu du, "gure indar armatuen helburu nagusi gisa".

Halaber, nabarmendu du aipatutako mehatxuek "defentsarako eta segurtasunerako aro berri bat" ekarriko dutela, eta zehaztu du bere Gobernuak ez duela inoiz Erresuma Batuaren segurtasuna "arriskuan jarriko".

"Indar militar aurreratuak dituzten Estatuek zuzenean mehatxatzen gaituztenean, horiek uxatzeko modurik eraginkorrena prest egotea da. Eta, benetan diotsuet bakea indarraren bidez lortzeko prest gaudela", gaineratu du.

Erresuma Batuak inoiz baino borroka-indar integratuagoa, prestatuagoa eta hilgarriagoa eraikiko duela azaldu du.

Azpimarratu duenez, Erresuma Batuak defentsaren arloan egindakoak NATOren sendotasunari lagunduko dio. Erakunde horri esker, "inoiz ez dugu bakarrik borrokatuko", adierazi du. Horregatik, "Defentsaraok gure politikek beti lehentasuna emango diote NATOri", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X