Multinazionalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Coca-Colak kanabera azukrea erabiliko du AEBn merkaturatzen dituen freskagarrietan, Trumpek eskatuta

"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", esan du AEBko presidenteak.

USA3952. WASHINGTON (DC, EEUU), 16/07/2025.- Fotografía publicada por la Casa Blanca en su cuenta oficial de la red social X @WhiteHouse en la que el presidente de los Estados Unidos, Donald Trump, aparece en un fondo rojo con los puños en alto y un mensaje donde se puede leer "Tómate una Coca-Cola con Trump", con su apellido grabado en la etiqueta de la botella, en Washington (Estados Unidos). Trump anunció que Coca-Cola ha aceptado utilizar azúcar de caña real en sus productos en Estados Unidos. EFE/ @whitehouse / SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Etxe Zuriak X sare sozialean zabaldutako irudia. Argazkia: EFE

Coca-Colak Ameriketako Estatu Batuetan saltzen dituen freskagarrietan kanabera-azukrea erabiltzea onartu du, Donald Trump AEBko presidenteak eta Atlantako multinazionalaren arduradunek elkarrizketa bat izan ostean.

"Coca-Colarekin hitz egin dut AEBn kanabera azukrearen erabilerari buruz, eta onartu egin dute", iragarri du handi-mandiak, TruthSocial bere sare sozialean.

"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", gaineratu du Trumpek.

Bestalde, "Coca-Cola gure marka ikonikoagatik Trump presidenteak erakutsitako interesa", eskertu du konpainiak, eta "laster" Coca-Cola produktuen eskaintza berriei buruzko xehetasun gehiago partekatuko dituztela adierazi du.

Multinazionalak bere webgunean azaldu duenez, Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatzen duen jatorrizko Coca-Cola formulak bere osagaien artean fruktosa duen arto jarabea du, eta beste toki batzuetan, Espainian adibidez, azukrea erabiltzen du edulkoratzaile gisa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X