Laguntza humanitariorako 35 kamioi sartu dira Gazan, Israelek "10 orduko" etenaldi militarra iragarri ostean
Horrekin batera, Jordaniak eta Arabiar Emirerri Batuakek 25 tona aireko laguntza humanitario jaurti dituzte lurraldeko hainbat eremutan.
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Munduko Elikagai Programako 35 kamioi sartu dira Gazako iparraldean igande honetan, Israelek bost egun Zikimeko pasabidean atxikita izan ondoren. Biztanleriak, goseak etsita, konboi bakoitza zeharkatu bezain laster inguratu dituzte, edukia hustuz. Izan ere, NBEk ez baitie eskolta armaturik ematen beren kamioiei.
Gainera, Jordaniak eta Arabiar Emirerri Batuakek 25 tona laguntza humanitario jaurti dituzte airetik Gazara, C-130 hegazkinekin egindako operazio batean. Hornigaiek, lurraldeko hainbat eremutan banatuta, Israelen blokeoak eragindako elikadura-krisi larria arintzea dute helburu; izan ere, gutxienez 133 pertsona hil dira desnutrizioaren ondorioz gerra hasi zenetik, tartean 87 adingabe.
Igande honetan, laguntza humanitarioko dozenaka kamioi Egiptotik Gazako Zerrendara bidaiatzen hasi dira, Rafah mugako pasabidetik, Israelgo ikuskapenak tartean. Egiptoko kateek zuzenean igorritako irudiek konboien irteera erakutsi dute, oinarrizko elikagaiekin eta hornidurekin kargatuta, eta Israelek "etenaldi taktikotzat" jo du erasoaldiaren geldiunea.
Laguntza banaketa berri hau bat dator Israelgo Armadak jakinarazitako estrategia berriarekin; hain zuzen ere, armadak iragarri du egunero "hamar orduko" etena izango omen duela zenbait gunetako operazio militarretan, "laguntzaren banaketa errazteko".
Hala ere, Egiptoko iturrien arabera, Israelek Rafah lurralde palestinarra kontrolpean izateak une oro baldintzatu du laguntza humanitarioa sartzea. Horrenbestez, Egipton asteetan gordetako produktuak ezin izan dira banatu.
Era berean, Israelek aireko laguntza humanitarioa berriz hasi duela dio; alegia, irina, azukrea eta elikagai latatuak dituzten paketeekin.
Erabakiak testuinguru kritiko batean ematen dira. Izan ere, Gazako osasun agintarien arabera, gutxienez 127 pertsona (horietatik 85 adingabeak) hil dira desnutrizioaren ondorioz, Israelek 2023ko urrian erasoaldia hasi zuenetik.
Biren bitartean, Palestinaren aldeko erakundeek ekimen zibilen aurkako ekintzak salatu dituzte. Askatasunaren Ontzidia, Handala itsasontzia, laguntza humanitarioa Gazara zeramana, Israelgo Armadak nazioarteko uretan bortizki geldiarazi duela jakinarazi dute.
Esan bezala, Handala itsasontziaren atzematea muturreko krisi humanitario baten erdigunean ematen da, non gero eta handiagoa den biztanleentzat laguntza kanal jasangarriak eta seguruak desblokeatzeko presioa.
Hildakoek ez dute "etenaldirik"
Gutxienez 31 hildako izan dira bart Gazan, laguntza humanitarioaren zain zirelarik. Hala, hildakoak izan dira berriro ere, nahiz eta Israelek iragarri duen "10 orduko" etenaldi militarrak egingo dituen, laguntza humanitarioa sartzea ahalbidetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.